Armamentu nuklearra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arma nuklearrekin probak egitea agindu du Trumpek, "beste herrialde batzuen" ustezko entseguen ondotik

Errusiak gezurtatu egin du Trumpek aipatzen dituen maniobrak entsegu nuklearrak izan zirenik, aurretik jakinarazitako "errutinazko" proba hutsak izan direla esan du, eta Errusiak entsegu nuklearren gaineko luzamendua mantentzen duela berretsi du.
Trump eta Putin, Europa Presseko argazkiak.

Donald Trump AEBko presidenteak ostegun honetan adierazi duenez, AEBko armategi nuklearra "berehala" probatzen hastea agindu du, "beste herrialde batzuetako proba programen ondorioz", Errusiak bere indar nuklearren maniobrak egin ondoren.

"Beste herrialde batzuetako proba programak direla eta, Gerra Departamentuari jarraibideak eman dizkiot gure arma nuklearrak baldintza berdinetan probatzen hasteko. Prozesu hori berehala hasiko da", esan du Trumpek Truth Social sare sozialean.

Errepublikanoak gaineratu duenez AEBk "beste edozein herrialdek baino arma nuklear gehiago" ditu, Errusiak eta Txinak jarraituta.

Errusiak entseguak ukatu ditu

Vladimir Putin Errusiako presidenteak urriaren 22an Kremlinetik indar nuklearren lurreko, itsasoko eta aireko maniobrak zuzendu ostean egin du iragarpena Trumpek. Kremlinek ostegun honetan ziurtatu duenez, ariketa horiek "ohikoak" dira eta ezin dira saiakuntza nukleartzat jo, propultsio atomikoa duten belaunaldi berriko bi armamentu sistema "probatu" besterik ez dutelako egin. "Hori ezin da inola ere entsegu nuklear gisa interpretatu", esan du Dmitri Peskov presidentearen bozeramaileak, eguneroko prentsaurreko telefonikoan.

Peskovek azpimarratu duenez, Moskuk Burevestnik gurutze-misilarekin (urriak 21ean) eta Poseidon tripulaziorik gabeko urperagarriarekin (urriak 28an) proba jaurtiketen berri eman zion Etxe Zuriari. Eta "informazioa Trump presidenteari zuzen helarazi izana" espero duela adierazi du.

Pescovek adierazi duenez, "Errusia herrialde subiranoa da eta erabaki subiranoak hartzeko eskubidea du. Herrialde guztiak aritzen dira beren defentsa sistemak garatzen, eta hori ez da entsegu nuklear bat ".

Era berean, gogorarazi du Vladimir Putin Errusiako presidenteak proba nuklearren gaineko luzamenduari eusten diola, gainerako potentziek gauza bera egiten duten bitartean.

Txinak espero du AEBk bere konpromisoak betetzea

Txinako Gobernuak "AEBk bere konpromisoak bete" eta entsegu nuklearrak bertan behera uzteko itxaropena agertu du ostegun honetan, Donald Trumpen iragarpenaren ostean.

Guo Jiakun Txinako Kantzelaritzako bozeramaileak prentsaurreko batean adierazi duenez, "Txinak espero du AEBk Entsegu Nuklearrak Erabat Debekatzeko Itunari dagozkion bere betebeharrak betetzea".

"Nazioarteko armagabetze sistema babesteko neurri zehatzak hartzeko" eskatu dio Guok Washingtoni.

Estatu Batuek, Errusiak eta Txinak ez dute entsegu nuklearrik egin 1996tik, Pekinek egin zuen azkena. Moskuk 1990ean egin zuen eta AEBk 1992an.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X