EKIMEN MILITARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronek iragarri du 10 hilabeteko borondatezko soldadutza ezarriko duela, gazteentzat, 2026tik aurrera

Hamar hilabeteko iraupena izango du eta datorren udan hastea aurreikusten da, 18-19 urteko gazteei zuzenduta. Programa Frantzian garatuko da, eta hiru mila parte-hartzailerekin hasiko da.

Varces (France), 27/11/2025.- French President Emmanuel Macron reviews troops and students of an army high school prior to his speech to unveil a new national military service plan at the military base in Varces, French Alps, 27 November 2025. (Francia) EFE/EPA/THOMAS PADILLA MAXPPP OUT

Macron, Frantziako Armadaren aurrean. Argazkia: EFE

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du 2026ko udan jarriko dela martxan borondatezko soldadutza, eta soldaduskaldia hamar hilabetekoa izango dela. Ekimena 18-19 urteko gazteei zuzenduta dago, eta Frantziako lurralde barruko misioetan baino ez dute parte hartuko.

Varceseko kuartelean (Frantziako Alpeetan) egindako hitzaldian, Macronek azaldu du proiektua hiru mila gazterekin abiatuko dela lehen fasean. Agintariak adierazi duenez, aurreikuspenen arabera, hamar mila izango dira 2030ean, eta, "mehatxuaren arabera", berrogeita hamar mila izango dira 2035ean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X