VENEZUELA-EE. AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelak, AEBri: "Ez duzue gure petroliorik izango, ez oparituta, ezta lapurtuta ere"

Etxe Zuriak atzo adierazi zuenez, AEBk sortu zuen Venezuelako petrolio-industria, eta Caracasen 1976an industria hori nazionalizatzea, estatubatuarrei inoiz egindako "lapurretarik handiena" izan zen.

venezuela buque petroleo
Petrolio-ontzi bat Venezuelako uretan. Argazkia: EFE

"Ez duzue gure petrolioa izango, ez oparituta, ezta lapurtuta ere".  Hala erantzun die, gaur, Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteorde exekutiboak Estatu Batuei, azken horrek atzo esan eta gero AEBk sortutakoa dela Venezuelako petrolio-industria. 

Telegram sare sozialean argitaratu duen mezu batean, Rodriguezek esan du "harreman energetikoak" orain arte bezala kudeatuko dituztela, "aske eta modu independentean". "Nicolas Madurorekin, gure Aberria defendatzen jarraituko dugu. Lapurreta eta espoliazioa ez dira itzuliko!", idatzi du. 

Presidenteordearen arabera, Venezuelako lehendabiziko petrolio-enpresa 1878 urtean sortu zen, 'Petrolia del Tachila' izenarekin eta "soilik, venezuelarrekin". "Gure industriaren ikur izan zen. AEBk gure baliabide energetikoak kontrolatzeko izan zituen aukerak Hugo Chavezekin amaitu ziren", gaineratu du. 

Stephen Miller Etxe Zuriko kabineteko arduraduneko batek atzo ziurtatu zuen AEBk sortu zuela Venezuelako petrolio-industria, eta Caracasek industria hori 1976an nazionalizatu izana, estatubatuarrei inoiz egindako lapurreta handiena izan zela salatu zuen. 

X sare sozialen, Millerrek modu horretan justifikatu zuen Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelako petrolio-ontziei ezarritako blokeoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X