AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko Gobernuak Epstein pederastaren artxibo klasifikatuak argitaratuko ditu ostiral honetan, partzialki bada ere

Pasa den azaroan, AEBko Ordezkarien Ganberak Trumpen gobernua Jeffrey Epstein pederastaren artxiboak sekretupetik ateratzea behartzen duen legea onartu zuen. Lege-testuaren arabera, material hori "kontsultatzeko eta deskargatzeko" moduan egon beharko da. 

Epstein

Jeffrey Epstein. Artxiboko argazkia: Agentziak

Jeffrey Epstein pederastaren inguruko artxiboak argitara ateratzeko eguna iritsi da, baina litekeena da dokumentazio osoa oraindik osorik publiko ez egitea. Hainbat arrazoi daude horren atzean: informazio bolumen handia, biktimen pribatutasuna babesteko beharra eta abian dauden ikerketa eta prozedura judizialak babesteko. 

Hainbat adin txikikori sexu abusuak egiteagatik auzipetu eta kartzelatu zuten, eta 2019an espetxean hil zen epaiketa hasi aurretik.

Pasa den azaroan, Trumpen gobernua Epstein kasuko paperak publiko egitera behartzen duen legea onartu zuten AEBko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak. 

Trump presidente estatubatuarrak gaiari buruzko bere jarrera aldatu behar izan zuen—Epstein eta biak urtetan lagun minak izan ziren—eta agiriak publiko egitea babestu hainbat alderdikideren gardentasuna eskatu ondotik. 

Legearen arabera, material hori "kontsultatzeko eta deskargatzeko" moduan egon beharko da. 300 giga baino gehiago dira irudiak, bideoak eta testuak aintzat hartuta, eta ikusi egin beharko da AEBko Gobernuak zer egiten duen. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X