UKRAINA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunak 90.000 milioi euroko mailegua emango dio Ukrainari, zor bateratuaren bidez finantzatuta

Momentuz, 27 herrialdeetako agintariek ez dituzte aktibo errusiarrak erabiliko Ukraina finantzatzeko. 

Cumbre UE Bruselas EFE
EBren goi-bilera Bruselan. Argazkia: EFE

Europar Batasuneko buruzagiek goizaldean adostu dute 90.000 milioi euroko mailegua ematea Ukrainari. Zorraren bidez finantzatuko du mailegua, eta ez Errusiari blokeatutako aktiboen bidez. 

Erabakia aho batez hartu badute ere, Hungaria, Eslovakia eta Txekiak ez dute zorraren sisteman parte hartuko

Bart 27 herrialdeetako buruzagiek Bruselan egin duten bileran, aktibo errusiarrak baliatzeko aukera egon da mahai gainean, Europako Batzordeak proposatu bezala. Bereziki Belgika aukera horren aurka agertu da, Errusiari blokeatutako aktibo gehienak bertan daudelako (185.000 euro inguru). 

Edozein kasutan, aktibo errusiarren aukera lantzen jarraitzeko agindua eman diote Europako Batzordeari.

Ukrainak 136.000 euro inguru behar ditu datozen bi urteetan (finantza laguntza eta militarra), Nazioarteko Diru Funtsaren arabera. Hortaz, Europar Batasunaren zenbateko horren bi herena estaliko du eta gainerakoa nazioarteko beste bazkide batzuek jarri beharko dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X