GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk hirugarren petrolio-ontzi bat atxiki du Venezuelan

Bigarren ontzia abordatu ondoren, Venezuelako Gobernuak "pirateria" ekintzatzat jo du gertaera, eta tripulazioaren "bortxazko desagerpena" ere salatu du. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du datorren asteartean, hilaren 23an, egoera aztertzeko.

asalto-barco-venezolano-por-ee-uu

AEBk abordatutako bigarren ontzia. Agentzien bideo batetik ateratako irudia.

AEBko Armadak Bella-1 petrolio-ontzia abordatu du igande honetan Venezuelako kostaldera zihoala, aste honetan Venezuelako uretan itsasontzi baten aurka egindako hirugarren erasoaldian. AEBko Armadak itsas blokeoa ezarri du itsas eremu horretan.

Bella-1 2024ko ekainetik zegoen Estatu Batuetako Altxorraren Atzerriko Aktiboak Kontrolatzeko Bulegoaren (OFAC) zigorpean.

Panamako bandera duen petrolio-ontzia Louis Marine Shipholding Enterprises konpainiari lotuta dago, eta, aldi berean, Irango Guardia Iraultzailearekin ere ba omen du harremana. AEBko Gobernuaren arabera, konpainia horrek "laguntza, babesa edo laguntza materiala eta teknologikoa eman dio Irani".

Petrolio-ontzia Venezuelako kostaldera hurbiltzen ari zen, bere biltegiak kargatzeko asmoz, AEBko indarrek atxiki dutenean, Bloombergeko iturrien arabera.

Abenduaren 10ean Skipper petrolio-ontzia atxiki zuten estatubatuarrek, eta Centuries petrolio-ontzia larunbatetik iganderako gauean atxiki dute.

AME9711. BOGOTÁ (COLOMBIA), 20/12/2025.- Combo de fotografías de archivo que muestran al presidente de Venezuela, Nicolas Maduro y al presidente de Estados Unidos, Donald Trump. A la diáspora venezolana en Miami no le incomoda del todo una eventual intervención de Estados Unidos para "liberar" al país de Maduro, pero cuando la retórica de Trump cambió de la lucha contra el narcotráfico al tema petrolero las cosas cambian. EFE/ Miguel Gutiérrez/ Doug Mills/ ARCHIVO

"Pirateria eta bahiketa"

Hirugarren eraso hau gertatu aurretik, Nicolas Maduroren gobernuak gogor salatu du larunbat honetan AEBk Venezuelako petrolio gordina zeraman "beste ontzi pribatu bat" lapurtu eta bahitu  izana; AEBk Karibe itsasoan bi aste baino gutxiagoan konfiskatu duen bigarren petrolio-ontzia, alegia.

Ohar batean, Venezuelako Gobernuak "pirateria" ekintzatzat jo du gertaera, eta tripulazioaren "desagerpen behartua" ere salatu du.

Hego Amerikako herrialdeak ohartarazi duenez, "ekintza horiek ez dira zigorrik gabe geratuko". "Dagozkion ekintza guztiak egingo ditugu, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren, beste erakunde batzuen eta munduko gobernuen aurrean salaketa jartzea barne", erantsi dute.

"Estatu Batuetako Gobernuak horrelako praktikekin inposatu nahi duen eredu kolonialistak porrot egingo du, eta garaitua izango da", adierazi du.

Venezuelako Gobernuaren hitzetan, nazioarteko zuzenbidea "gailendu egingo da, eta gertakari larri horien egileek justiziaren eta historiaren aurrean erantzungo dute euren jokabide kriminalagatik".

"Gaur, abenduak 20, egunsentian egindako operazio batean, Estatu Batuetako kostazainek, Gerra Departamentuaren laguntzarekin, Venezuelan porturatu berri den petrolio-ontzi bat atzeman dute", zabaldu du Kristi Noem Segurtasun Nazionaleko idazkariak X sare sozialean.

Noemen esanetan, AEBk "petrolioaren legez kanpoko mugimendua jazartzen jarraituko du, eskualdean narkoterrorismoa finantzatzeko erabiltzen baita".

Asteazkenean, Venezuelak premiazko bilera bat eskatu zion Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari, datorren asteartean, hilaren 23an, Hego Amerikako herrialdearen egoera aztertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X