VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delcy Rodriguezek amnistia orokorra proposatu du  Venezuelan "zauriak sendatzeko"

Chavismoaren agintaldi osoari eragingo lioke, baina ez lituzke barkatuko hilketak, droga-trafikoa edo giza eskubideak urratzea egotzita zigortutako pertsonak.

AME9971. CARACAS (VENEZUELA), 30/01/2026.- Fotografía cedida por el Palacio de Miraflores que muestra a la presidenta encargada de Venezuela, Delcy Rodriguez, hablando durante un acto de gobierno este viernes, en Caracas (Venezuela). Rodríguez propuso una ley de amnistía general para liberar a los presos políticos que han sido detenidos desde 1999 hasta la actualidad, periodo que cubre los gobiernos del chavismo. EFE/ Palacio de Miraflores /SOLO USO EDITORIAL/ NO VENTAS/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Delcy Rodriguez Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak amnistia orokorreko lege bat proposatu du ostiralean herrialdeko gatazka politikoak utzitako "zauriak sendatzeko". Chavismoaren agintaldian atxilotutako preso politikoei egingo lieke mesede neurriak, hau da, 1999tik gaur egun arte atxilotutakoei.

Urte judiziala abiatzeko ekitaldian, Justizia Auzitegi Gorenean, legea "datozen orduetan" Batzar Nazionalean aurkezteko agindu zien Rodriguezek Iraultza Judizialaren Batzordeari eta Bizikidetzarako eta Bakerako Programari, baita agintari legegileei "ahalik eta lankidetza handiena" emateko ere, lehenbailehen onar dezaten.

"Gatazka politikoak utzi dituen zauriak sendatzeko balioko duen legea izan dadila, gure herrialdeko justizia bideratzeko balioko duena eta venezuelarren arteko bizikidetza bideratzeko balioko duena", gaineratu zuen.

Buruzagi chavistaren hitzetan, lege-proposamen horrek kanpoan utziko lituzke giza eskubideen urraketak, droga-trafikoa eta hilketak egotzita auzipetu edo kondenatuak.

Bestalde, El Helicoide (Inteligentzia Zerbitzu Bolivartarraren egoitza) gizarte eta kirol zentro bihurtzeko eskatu zuen. Gobernuz kanpoko erakundeek eta oposizioak salatu izan dute torturak egin izan direla bertan.

Maria Corina Machado oposizioko liderrak amnistia orokorraren legea AEBren "benetako presioaren ondorio" dela adierazi zuen, eta legea burura eramatea espero duela.

Foro Penal gobernuz kanpoko erakundearen arabera, 771 preso politiko daude Venezuelan.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X