Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Genozidioa Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek 32 lagun, tartean 7 haur, hil ditu larunbat honetan Gazan

Israelgo Armadak Zerrendaren aurkako "eraso ugari" baieztatu ditu, eta Hamaseko eta Jihad Islamikoko lau "komandante eta beste terrorista batzuk" hil dituela esan du, eraso horiek non gertatu diren zehaztu gabe.
erasoak
Israelen erasoak Gazan. Argazkia: EFE

Guztira 32 palestinar, tartean zazpi haur, hil dituzte Gazan larunbat honetan, su-etena indarrean egonik ere.  Osasun Ministerioko eta Defentsa Zibileko iturriek baieztatu dutenez, Israelek hainbat erao egin ditu.

"Defentsa Zibileko taldeek Sheij Radwaneko polizia-etxeko hondakinen artetik martirien (hildakoak) gorpuak berreskuratzeko operazioa amaitu dute. 32 dira hildakoak, gehienak haurrak eta emakumeak ", azaldu du Mahmud Basal Palestinako Defentsa Zibileko bozeramaileak ohar batean.

Israelgo misil batek Sheij Radwan auzoko polizia-etxea jo du gaur goizean, Gaza hirian, eta zazpi hildako eragin ditu eraso horrek, Shifa Ospitaleko gorputegiko iturri batek jakitera eman duenez.

Kopuru hori 17ra igo da geroago, hondakinen artean gorpuak aurkitu baitituzte.

Bestalde, Israelgo Armadak Zerrendaren aurkako "eraso ugari" baieztatu ditu, eta Hamaseko eta Jihad Islamikoko lau "komandante eta beste zenbait terrorista" hil dituela esan du, eraso horiek non gertatu diren zehaztu gabe.

Ospitale horren eta Hamaseko Barne Ministerioaren oharren arabera, hildakoen artean gutxienez emazkumezko lau polizia agente eta atxilo zituzten lau lagun daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X