SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu

Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan. 

Mark Zuckerberg juicio Meta Los Ángeles

Mark Zuckerberg, Metaren sortzaile eta burua, Los Angeleseko epaitegira iristen. Argazkia: EFE

Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu, bart, Mark Zuckerberg Meta konpainiaren sortzaile eta buruak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan. Metaren barruan daude, besteak beste, Facebook, Instagram eta WhatsApp sare sozialak. 

Sare sozialek adikzioa eragiten dutelakoan, Meta eta Google konpainien aurkako epaiketa egiten ari dira Los Angelesen, eta bart Zuckerbergek deklaratu du epailearen aurrean. 

Metaren kontrako kereila jarri zuen 20 urteko emakumearen arabera, sare sozialak 10 urte izan baino lehen erabiltzen hasi zen, eta horrek teknologiarekiko mendekotasuna sortu zion eta depresioa eta pentsamendu suizidak areagotu zizkion. 

Zuckerbergek epailearen aurrean azaldu duenez, 13 urtetik beherakoei ez zaie baimentzen Instagramen sartzea. Hala ere, erabiltzaileengan jarri du Instagram erabiltzearen ardura, eta sare soziala erabiltzeko haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu. 

Aurrez AEBko Ordezkarien Ganberan azalpenak eman baditu ere, epaiketa batean sare sozial baten jarduna defendatu behar izan duen lehen aldia da. 

Pasa den otsailaren 9an hasi zen epaiketa Los Angeleseko Auzitegi Nagusian eta Zuckerbergen deklarazioak jakinmin handia piztu du. 

Epaiketa horrek mugarria ezarri dezake gaiaren inguruan AEBn aurkeztu dituzten 1.500 demanda inguru ebazteko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X