Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko. Talibanen Gobernuak ziurtatu du, edozein erasori aurre egiteko prest dauden arren, beren azken helburua dela Pakistanekin duten krisiaren inguruan negoziatzea eta konponbide bat bilatzea. Handik ordu gutxira, baina, beste erasoaldi bat abiatu dute.
Pakistango Gobernuak, besteak beste, Afganistango hiriburua (Kabul) bonbardatu du, eta Jawaya Asif Pakistango Defentsa ministroak Afganistanekin duena "gerra irekia" dela esan du.
"Pakistanek Afganistango helburuen aurka egindako kontraerasoek aurrera jarraitzen dute. 133 taliban afganiar hil eta 200etik gora zauritu dira. Kabulen, Paktian eta Kandaharren helburu militarren aurkako erasoetan askoz ere gehiago izan direla uste dugu", adierazi du Ataula Tarar Pakistango Informazio ministroak sare sozialetan zabaldutako komunikatu batean.
Tararren hitzetan, Pakistango indarrek "80 tanke, artilleria pieza eta ibilgailu blindatu baino gehiago" suntsitu dituzte, baita 27 taliban postu ere.
Pakistango Gobernuak zabaldu dituen datuak gorabehera Zabihula Muyahid Afganistango Gobernuaren bozeramaileak sare sozialetan adierazi duenez, "Pakistango Armada koldarrak Kabul, Kandahar eta Paktiako toki batzuk bonbardatu ditu", baina "ez da inor zauritu".
Era berean, Jawaya Asif Pakistango Defentsa ministroak "Indiaren aliatu" bihurtu izana leporatu die talibanei, "Pakistanek afganistandarrekin izandako jokabidea ona izan den arren: gaur egun ere, milioika afganiarrek ateratzen dute bizimodua aurrera gure lurraldean".
"Gure pazientzia agortu egin da. Orain, gerra irekia izango dugu zuekin", adierazi du sareetan zabaldutako komunikatu batean."Gaur, talibanak Pakistani erasotzen saiatu direnean, gure indarrak erantzun erabakigarria ematen ari dira", gaineratu du.
Afganistango Defentsa Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, mugaren "ekialdera eta hego-ekialdera bonbardaketa gogorrak" egin dituzte, "Paktika, Paktia, Khost, Nangarhar, Kunar eta Nuristan probintzietatik gertu".
Eraso horietan, "55 soldadu pakistandar hil dira eta Pakistanen 2 base eta 19 postu" indargabetu dituzte, Afganistango Defentsa Ministerioaren arabera.
Bi herrialdeen arteko tentsioa handia zen une batean iritsi da gerra irekia. Astelehenean, Kabulek Pakistanek asteburuan herrialdearen aurka egindako bonbardaketak salatu zituen Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren aurrean. Eraso horietan, 10 zibil baino gehiago hil zituzten, eta Kabulek esan zuen Tehrik-i-Taliban Pakistan (TTP) talde armatuaren eta Estatu Islamikoa talde jihadistaren "kanpamentu eta ezkutaleku terroristak" izan zituela helburu, eta Pakistango lurretan berriki izandako eraso suizidei erantzuteko operazioa izan zela.
Kabul, elkarrizketaren alde
Talibanen Gobernuak ziurtatu du, edozein erasori aurre egiteko prest dauden arren, beren azken helburua dela Pakistanekin duten krisiaren inguruan negoziatzea eta konponbide bat bilatzea.
"Beti egon gara irtenbide baketsu baten alde, eta oraindik ere berbetan konpondu nahi dugu arazoa", esan du prentsaurrekoan talibanen erregimenaren bozeramaile Zabihullah Mujahidek.
Elkarrizketa eskaini eta gutxira, erasoak izan dira berriro
Talibanen Gobernuko indarrek erasoaldi berria hasi dute Pakistanen aurka, Islamabadi irtenbide baketsua eskaini eta ordu gutxira.
"Indar afganiarrek Pakistango erregimen militarraren erasoei erantzun diete", adierazi du Khosteko lurralde Gobernuko bozeramaile Mustaghfar Gurbazek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ipar Euskal Herriko 15 urtetik beherakoek ezingo dute sare sozialetan sartu irailetik aurrera
Frantziako Asanblea Nazionalak behin betiko oniritzia eman dio 15 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatuko dien legeari. Europan pausoa eman duen lehen estatua da.
Libanok eskatuz gero, Hezbollah-rekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Ia mila hildako Kongon, ebola-agerraldiaren ondorioz
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".
Andy Burnhamen Gobernuak argindarraren gaineko BEZa kenduko duela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Nikaraguako presidenteak iragarri du aurrerantzean ez dela hauteskunderik izango herrialdean
Berez, 2027 azaroan egin beharko lirateke hauteskundeak, baina 2007tik herrialdean agintzen duen Daniel Ortega presidenteak egindako iragarpenak atea itxi die hauteskundeei.
Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Trumpek dio AEBtan ez dutela Netanyahu atxilotuko
Irailean NBEren egoitzara joan daiteke Israelgo lehen ministroa. Zohran Mamdani New Yorkeko alkateak adierazi du Netanyahu "gerra kriminala" dela, eta atxilotzeko aukera aztertzen ari dela.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
Burnhamek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta "eredu politiko eta ekonomiko berria" ezarriko duela agindu du
Etorkizuneko gobernuaren lehentasunen artean aipatu ditu hezkuntza-sistemaren erreforma, osasun mentaleko zerbitzuak indartzea eta etxebizitza subentzionatu gehiago eraikitzea.
AEBk Iran bonbardatu du bederatzigarren gauez jarraian
Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Kuwaiten eta Bahrainen dituen hainbat base militarren aurka egin du, eta Bahrainek aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu.