Europar Batasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tentsioa Bruselan, Von der Leyenek “jada existitzen ez den” mundu-ordenaz esandakoengatik

Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, bere diskurtsoaren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek baliatu bere interesak defendatzeko bide bakartzat.
BELGIUM (BRUSSELS), 02/03/2026.- European Commission President Ursula von der Leyen and Swiss President Guy Parmelin (not pictured) announce the signature of a broad package of EU-Switzerland agreements in the European Commission in Brussels, Belgium, 02 March 2026. (Bélgica, Suiza, Bruselas) EFE/EPA/OLIVIER MATTHYS
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko (EB) presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko (EB) presidenteak Europar Batasuneko erakundeetako beste goi-kargudun batzuen erantzuna jaso du astearte honetan, bezperan egindako adierazpen batzuengatik.

Europako Kontseiluko presidente Antonio Costa portugaldarra eta EBko presidenteorde Teresa Ribera espainiarra dira Von der Leyenengandik gehien aldendu diren profil handiko agintariak. Horrez gain, kritikak jaso ditu Europako Parlamentutik, Espainiako Gobernutik eta zenbait aditurengandik ere.

Europar Batasuneko Exekutiboaren arduraduna aurretiaz ere askoren jomugan zegoen, AEBren eta Israelen aldeko jarrera agertu baitzuten Ekialde Ertaineko gatazkaren harira. Izan ere, atzo ere esan zuen Irango erregimenaren erorketak ez zuela merezi "malkorik" isurtzea.

"Arauetan oinarritutako munduko gobernantza-sistema bat behar dugu. Jakina, Nazio Batuen sistema ere birplanteatu egin behar da. Eta formatu tradizionalak eraginkorrak ez direnean, gure garaiko krisi larrienak konpontzeko modu sortzaileak aurkitzea dagokigu", esan zuen Von der Leyenek astelehenean, EBko enbaxadoreen urteko konferentzian.

Gaineratu zuenez, "Europa ezin da izan desagertu den eta itzuliko ez den mundu baten, munduko ordena zaharraren, zaindaria", eta, nahiz eta EBk "beti" defendatu duen "arauetan oinarritutako sistema",  azpimarratu zuen Europak ezin duela egitura horretara mugatu bere interesak babestu.

"Europako bide propioa eraiki behar dugu, eta gure kideekin lankidetzan aritzeko modu berriak aurkitu", adierazi zuen Von der Leyenek. Hala ere, hitzaldian ez zuen aipatu Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoa NBEren arauetatik kanpo gertatu izana.

Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, diskurtso horren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek bere interesak defendatzeko bide bakartzat baliatu.

Testuinguru horretan, Alemaniako politikariak Bruselak bere sorrerako balioetan oinarritutako bide propioa eraikitzearen aldeko apustua egin nahi ei zuen, blokeak bere indarguneak independentzia handiagoa lortzeko erabiltzen jakin dezan.

Europaren "misioa"

Europako Kontseiluko presidenteak Alemaniako Batasun Demokrata Kristauko buruzagi kontserbadorearen hitzei erantzun die, eta Von der Leyenek 24 ordu lehenago mintzatutako foro berean egin du. "Errusiak bakea urratzen du, Txinak merkataritza nahasten du eta Estatu Batuek arauetan oinarritutako nazioarteko ordena desafiatzen dute. Errealitate berri honetan, zein izan beharko litzateke Europar Batasunaren misioa? Lehenik eta behin, arauetan oinarritutako nazioarteko ordena defendatu behar dugu", esan du Costak.

Teresa Ribera Europako Batzordeko presidenteordeak, bestalde, esan du Von der Leyenek "beharbada ez zuela modurik egokienean hitz egin", baina Alemaniako politikaria "nazioarteko ordenarekin erabat konprometituta" dagoela adierazi du.

Euroganberatik, Iratxe Garcia talde sozialdemokratako presidenteak bere "kezka" agertu du astearte honetan, "hausnarketa egokirik gabe multilateralismoa eta diplomazia zalantzan jartzen dituzten" hitzengatik.

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak esan duenez, Gobernua "erabat bat dator Antonio Costaren hitzekin", eta "ez dago ordena zahar baten eta ordena berri baten arteko aurkakotasunik", baizik eta "nazioarteko ordenaren eta desordenaren artean".

Yolanda Diaz Espainiako bigarren presidenteordeak, TVE telebista publikoari egindako adierazpenetan, "zoritxarrekotzat" jo ditu EBko presidentearen hitzak; izan ere, nazioarteko legalitatearen alde jarri beharrean, "basakeriaren alde" egin zuela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mundua Ormuzera begira dagoen bitartean, gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzeko itsasartean eta, ez kentzekotan, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X