AEB-KUBA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump, Kubari buruz: "Herrialdearen gaineko kontrola modu adiskidetsuan har genezake, ala ez"

AEBko presidenteak adierazi duenez, uhartean ez dute energiarik, erregairik ezta dirurik ere, eta arazo humanitario "sakonak" dituzte. 

Habana Cuba embajada Estados Unidos Europa Press

Ameriketako Estatu Batuek Habanan duten enbaxada. Artxiboko argazkia: Europa Press

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak berriz egin dio mehatxu Kubari. Uhartearen kontrola hartzeko aukera mahai gainean jarri du, eta ez du baztertzen bere helburua modu adiskidetsuan lortzea. 

"Kubaren gaineko kontrola modu adiskidetsuan har genezake, ala ez. Ez du axola, esan bezala, erortzeko zorian daude eta", azpimarratu du. "Ez dute energiarik, ezta dirurik ere. Arazo humanitario sakonak dituzte", gaineratu du. 

Era berean, azpimarratu du Venezuelak ez diela "energia, erregaia, petrolioa eta dirua" bidaltzen, AEBk blokeoa gogortu baitu.

Halaber, Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria Kubako agintariekin harremanetan dagoela adierazi du presidenteak. 

Pasa den urtarrilean Ameriketako Estatu Batuek Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atxilotu zutenetik petrolio eskasia dute Kuban, Venezuelatik jasotzen zutelako batik bat. Halaber, Trumpek muga-zergak ezarriko dituela mehatxu egin die Kubari petrolioa saltzen dioten herrialdeei

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X