AEBk muga zergak ezartzearekin mehatxu egin die Kubari petrolioa saltzen dien herrialdeei
Kubako Gobernuak gogor gaitzetsi du Ameriketako Estatu Batuek ezarri nahi dien petrolio blokeoa, herrialdearen aurkako "eraso ekintza bortitza" dela iritzita.
Auto ilarak Habanako (Kuba) gasolindegi batean. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak bart sinatu duen agindu exekutibo baten arabera, Ameriketako Estatu Batuek muga zergak ezarri ahalko dizkie, zuzenean edo zeharka, Kubari petrolioa saltzen dieten herrialdeei.
Trumpen arabera, Kubako Gobernua AEBren etsai direnekin lerratuta dago, tartean, Iran, Errusia, Txina, Hamas eta Hezbollah-rekin, eta horrek arriskuan jartzen ditu Estatu Batuen segurtasun nazionala eta atzerri politika.
Gainera, Kuba "ezohiko mehatxua" dela iritzita, "larrialdi nazionala" ezartzea erabaki du.
Aipaturiko aginduak jasotzen duenez, Howard Lutnick Merkataritza idazkariak osatuko du Kubari petrolioa saltzen dien herrialdeen zerrenda, eta, gerora, Marco Rubio Estatu idazkariak zehaztuko ditu muga zergak.
Pasa den urtarrilaren 3an AEBk Venezuela eraso eta Nicolas Maduro presidentea atxilotu zuenetik, petrolio hornidura nabarmen murriztu da Karibeko uhartean. Izan ere, Venezuela zen Kubaren hornitzaile nagusia.
Kubako Gobernuak AEBren "eraso ekintza bortitza" salatu du
Kubako Gobernuak gogor gaitzetsi du AEBren erabakia, ezarri nahi dion "petrolio blokeoa" "eraso ekintza bortitza" delakoan.
"Eraso ekintza bortitza den hau salatu nahi dugu munduaren aurrean", idatzi du Bruno Rodriguez Kubako kantzillerrak sare sozialetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez, 18 pertsona hil dira eta 30 baino gehiago zauritu Israelgo Armadak Libano hegoaldeko zenbait punturen aurka egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.