Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko

"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.

(Foto de ARCHIVO)

April 29, 2024, Persian Gulf, Bushehr, Iran: An Iranian speedboat of the Basij Resistance Mobilization Force, a paramilitary volunteer militia within the Islamic Revolutionary Guard Corps (IRGC) and one of its five branches, is sailing along the Persian Gulf during the IRGC marine parade to commemorate Persian Gulf National Day near the Bushehr nuclear power plant in the seaport city of Bushehr, Bushehr province, southern Iran. Iran celebrates the anniversary of the liberation of the country's south from Portuguese occupation in 1622 as 'Persian Gulf National Day' in Bushehr on April 29, 2024. The date coincides with the anniversary of a successful military campaign by Shah Abbas, the Great of Persia, in the 17th century. This campaign drove the Portuguese navy out of Hormuz Island, after which it was named the waterway that separated the Gulf from the Sea of Oman.



Europa Press/Contacto/Rouzbeh Fouladi

29/4/2024

Ormuzko itsasartea. Artxiboko argazkia: Europa Press

AEBko presidente Donald Trumpek nazioarteko itsas misio bat proposatu du Ormuzko itsasarterako —Irango Armadaren blokeopean dagoen nazioarteko petrolio merkataritzaren arteria nagusia—, "irekita egon dadin" eta "toki segurua" izan dadin.

Trumpek espero du "kaltetutako herrialdeek" misioarekin bat egitea. Oraindik ez du eperik eman, baina itxaropentsu agertu da uste duelako, besteak beste, Txina, Frantzia, Japonia, Hego Korea edo Erresuma Batua AEBko ontziekin batera joango direla bertara.

Truth Social plataforman argitaratutako mezuan, Trumpek esan du "Iranen gaitasun militarraren % 100a" suntsituta dagoela AEBk eta Israelek duela bi aste abiatutako erasoaldiaren ondorioz.

"Zorte apur batekin, Txinak, Frantziak, Japoniak, Hego Koreak, Erresuma Batuak eta kaltetutako beste herrialde batzuek ontziak bidaliko dituzte Ormuzko itsasartera, erabat suntsituta dagoen nazio baten mehatxu izaten jarrai ez dezan", adierazi du AEBko presidenteak.

"Bitartean, AEBk errukirik gabe jarraituko du kostaldea erasotzen eta Irango ontziak hondoratzen. Batera edo bestera, laster lortuko dugu Ormuzko itsasartea irekita, seguru eta libre uztea", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X