GERRA EKIALDE HURBILEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra

Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuek bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu. 

(Foto de ARCHIVO)

Base militar británica-estadounidense en Diego Garcia (Océano Índico)

Bonba hegazkin britainiar bat, Diego Garcia uharteko basean. Artxiboko argazkia: Europa Press

Iranek bi misil jaurti ditu AEBk eta Erresuma Batuak Diego Garcia uhartean, Indiako ozeanoan, duten base militarraren kontra, baina batek ere ez du jo. 

The Wall Street Journal AEBko egunkariak eman du horren berri, eta bi herrialde horietako iturriek baieztatu dute gerora. Horren arabera, misiletako batek kale egin du hegaldian, eta AEBko Armadaren ontzi batek geldiarazi du bestea. 

AEBk atzerrian egiten dituen operazioetarako gune estrategikoa da Diego Garcia uharteko basea, eta Irango kostaldetik ia 4.000 kilometrora dago. Orain arte, gehienez ere 2.000-2.500 kilometrora hel zitezkeen misilak bota ditu Iranek. Eraso horrek, baina, kezka sortu du AEBko eta Erresuma Batuko analisten artean, eta Defentsa Ministerio britainiarrak "arriskutsutzat" jo du. 

Gaur hiru aste hasi zuten AEBk eta Israelek Iranen kontrako oldarraldia, eta azken orduetan Erresuma Batuak bere baseak erabiltzeko baimena eman dio AEBri.

Irango agintariek egindako azken kontaketaren arabera, 1.200 pertsona baino gehiago hil dira Israelen eta AEBren erasoaldiaren ondorioz; Human Rights Activists in Iran gobernuz kanpoko erakundearen arabera, ordea, 3.000tik gora dira hildakoak, gehienak zibilak. Libanon ere asko hazi da biktimen kopurua; Israelek martxoaren 2an ekin zion Hezbollah milizia xiita libanoarraren kontrako oldarraldiari, eta 1.021 pertsona hil eta 2.641 zauritu ditu ordutik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X