Libano hegoaldean "segurtasun eremu bat" kontrolatuko duela ziurtatu du Israelek, Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak ez dira itzuliko Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte.
Litani ibaiaren gaineko Qasmiya zubia, astelehen honetako irudi batean. Argazkia: EFE
Israelgo Armadak "segurtasun eremu bat" ezarriko du Libano hegoaldetik hasi eta Litani ibairaino, Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak gaur goizean baieztatu duenez. Testuinguru horretan, Litani ibaiaren gaineko bost zubi suntsitu ditu Libano hegoaldean. Gainera, Israelen Gazako Zerrendan jarraitutako eredua Libanon aplikatuko duela berretsi du.
"Hezbollahk terroristak eta armak eramateko erabiltzen zituen bost zubiak suntsitu ditu Israelgo Armadak eta gainerako zubiak kontrolatuko ditu Litani ibairaino", gaineratu du Katzek, Israelek Libanon lurreko inbasioa abiatu ondoren.
"Hezbollahk akats larria egin zuen Israeli eraso eginda eta prezio altua ordaintzen ari da eta ordainduko du", azpimarratu du Katzek.
Katzen arabera, Israelgo Indar Armatuek borrokan jarraituko dute Hezbollahren mehatxuarekin amaitu arte. Halaber, Hezbollah desarmatzeko "ezer ez egitea" leporatu die Libanoko agintariei, nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak aurrerapausoak baieztatu.
Bestalde, Katzek argi utzi du Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak ez dira itzuliko Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak azalpenak eskatu dizkio Hungariari horrek Errusiari egindako balizko filtrazioen inguruko informazio "kezkagarrien" aurrean
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaionik, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.