Testuinguru geopolitikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen

Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Petrolio-eremua Mexikon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Petrolio-eremu bat, Mexikon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Brent petrolioaren prezioak gora jarraitzen du. Europako erreferentziazko upela % 1 baino gehiago garestitu da astearte honetan, goizeko 08:15ean, eta 111 dolar inguruan ibili da, Europako burtsak ireki aurretik. Horrela, nabarmen gainditu du AEBek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik zuen 72 dolarren maila.

Bestalde, Estatu Batuetan erreferentzia den West Texas Intermediate (WTI) petrolioa % 2 baino gehiago garestitu da, eta 115 dolarretik gora kokatu da upela. Era berean, Europan erreferentzia den Herbehereetako TTF merkatuan gasaren prezioa % 0,4 igo da, eta megawatt orduko 50 euro baino garestiago jarri da.

Prezioen gorakada nazioarteko testuinguru geopolitikoarekin estuki lotuta dago. Petrolioaren eta gasaren prezioaren azken gorakada AEBko presidente Donald Trumpek astelehen honetan Irani emandako ultimatuma berretsi ostean etorri da; epea astearte goizaldean amaituko da, 02:00etan.

Trumpek ezarritako baldintzak

AEBko buruzagiak Irani Ormuzko itsasartea irekitzeko eskatu dio; izan ere, munduko petrolioaren eta gasaren % 20 inguru igarotzen da bertatik. Gatazkaren puntu beroenetako bat bihurtu da itsasarte estrategikoaren inguruko nabigazioa.

AEBk eta Israelek egindako erasoen ondoren, Iranek ia guztiz itxi du igarobidea, nahiz eta adierazi duen aurkariekin lerrokatuta ez dauden ontziei pasatzea baimentzen diela.

Trumpek ohartarazi dio Irani, pasabide estrategiko hori berriro irekitzen ez badu, herrialdea “gau bakarrean suntsitu” dezakeela. Zubiak lehertzearekin mehatxu egin du, eta zentral elektrikoak erasoko dituela, herrialdea “Harri Aroan bezala” utzi arte.

Hala, AEBko presidenteak azpimarratu du Ormuzko itsasartea berriz irekitzea “lehentasun handia” dela. Ontziei pasatzearen truke ordainsaria kobratzeko aukeraz galdetuta, esan du kobratu AEBk kobratu beharko lukeela, eta ez Iranek: “Hobe nik egitea, haiei egiten uztea baino”, gaineratu du, “irabazi egin" dutelakoan.

Azken proposamena

Bestalde, Trumpek adierazi du Iranek gatazka amaitzeko negoziazioen testuinguruan egindako azken proposamen diplomatikoa “ez dela nahikoa ona”, nahiz eta “urrats oso esanguratsua” dela onartu, bere ultimatumaren harira.

Zehazki, Irango Gobernuak kontraproposamen bat helarazi dio AEBri: su-eten partziala baztertzen du, eta epe luzerako irtenbide bat planteatu, zigorrak kentzea eskatzen du eta Ormuzko itsasartetik igarotzeko protokolo berri bat proposatzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X