EKIALDE HURBILEKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela

Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.

Naim Qassem Hizbula Hezbola Europa Press

Naim Qassem Hezbollahko buruzagia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Israelgo Armadak iragarri du Naim Qassem Hezbollahko buruzagiaren "idazkari pertsonala" hil duela Libanon egindako eraso batean. 

Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba. Hezbollahko buruzagiaren gertukoa eta aholkulari pertsonala zela nabarmendu du Israelek, eta haren segurtasunaz ere arduratzen omen zen.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X