Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
Orbanen kanpainako ekitaldi bat. Argazkia: EFE
Aurten Europan izango diren hauteskunde garrantzitsuenak Hungarian egingo dituzte igande honetan. Ukrainako gerraren itzalpean, Budapesten eta Europar Batasunaren arteko harreman zailak eta barne politika eraldatuko dituzten hauteskundeak izango dira. Iragarpenak betetzen badira, Peter Magyar oposizioko buru eta Tisza alderdiaren hautagaia izango da garaile, 16 urtez Viktor Orban lehen ministro ultrakontserbadoreak irabazi ostean.
Hauteskundeak Orbanen agintaldiari buruzko plebiszitu bat dira, eta gaur egun Europa erdigunean nagusi den polarizazioaren adierazle: korronte liberal eta europazale baten eta agenda ultranazionalista eta kontserbadorea duen alderdi baten arteko lehia.
Tentsio handiko giro politiko batean, eta Bruselaren eta Washingtonen begiradapean, inkesta nagusiek Magyar eta bere alderdia jotzen dituzte faborito hauteskundeetan, baina horren garaipenak zenbaterainoko eragina izango duen, garaipenaren sendotasunaren mende ez ezik, bere jarreraren mende ere egongo da.
Atzerri politikari dagokionez, Magyarrek hitz eman du gutxienez modu atseginagoan hitz egingo duela Bruselarekin, baina ohartarazi duenez, ez du Ukraina EBn sartzearen aurka duen politika iraultzeko asmorik. Errusiarekiko harremanei dagokienez, mendekotasun energetikoa murriztea aurreikusten duen arren, 2035eko data Bruselak ezarritako 2027ko helburutik oso urrun dago.
Barne mailan, Magyarrek Botere Judizialean (beste gatazka handia) Orbanen aldekoen presentzia ezabatzeko nahia agertu du.
Gizarte gaietan, Magyar espektro kontserbadorean dago, eta argi adierazi du Orbanek urteetan jazarri duen LGBTQ komunitatearen egoerari buruzko iritzia: "Boterera iristen bagara, mundu guztia nahi duen bezala biziko da eta nahi duen bezala maitatuko du, legea urratzen ez duen bitartean".
Magyar ezezaguna zen Hungariako politikan 2024ko ekainean Europako hauteskundeetan ospetsu egin zen arte. 45 urteko abokatu horren alderdi sortu berriak jokoan zeuden 21 eserlekuetatik 7 bereganatu zituen, Orbanen Fidesz alderdia utzi eta lau hilabetera soilik. Adingabeei egindako abusuekin lotutako eskandalu bat estaltzen ari zirela salatu ostean utzi zuen alderdia.
EBk arnasari eusten dio
Europar Batasunak isiltasun estrategikoaren aldeko hautua egin du hauteskunde hauen aurrean, edozein adierazpenek egoera korapilatu dezakeela iritzita. Izan ere, igande honetakoak oso hauteskunde garrantzitsuak dira EBrentzat, Bruselaren eta Hungariaren arteko harremanak baldintzatu ditzaketelako.
Europako Batzordea da Hungariako Gobernuaren jomuga nagusia, blokeatu egin baitzituen Europa erdiguneko herrialdeari eman beharreko laguntzak, Orbanek botere judizialaren independentzia bermatzen ez zuelako.
Europako erakundeek lasaitua hartuko dute inkestak betetzen badira eta Orban ez den beste norbaitek hartzen badu Hungarian lidergoa, 2010etik lehen aldiz.
Hala ere, Peter Magyarrek erronka izugarria izango du bere hauteskunde promesak betetzeko eta bere herrialdeak Europar Batasunarekin dituen harremanak berrezartzeko.
Hungarian hauteskundeak irabaztea agian ez da nahikoa Magyarrek bere agenda ezartzeko: Konstituzioa erreformatzeko edo Orbani leial zaizkion administrazioko kargudunak aldatzeko, esaterako, Parlamentuaren bi heren behar dira, eta gaur egun inkesta gutxik ematen diote horrelako babesa.
Bruselarentzat okerrena litzateke, inkestek iragarri dutenaren kontra, Orbanek beste lau urtez gobernatzen jarraitzeko babesa lortzea igandean, agintean bi hamarkada jarraian etenik gabe ematea ekarriko bailuke.
Testuinguru horretan, EBk formula berriak aurkitu beharko lituzke Hungariaren betoak saihesteko, baina Bruselak uste du tentsioa leunduko litzatekeela Orbanek hauteskundeak burutik kentzen dituenean.
Zure interesekoa izan daiteke
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.