Magyarrek bi hereneko gehiengoa lortu du Hungariako Parlamentuan, botoen % 80 zenbatuta
Botoen % 81,5 zenbatuta, oposizioak 199 eserlekuetatik 137 lortu ditu, eta Viktor Orban ultraeskuindarraren Fidesz alderdiak, berriz, 55. 2010az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatu du Europa erdialdeko herrialdea.
Peter Magyar oposizioko buruzagi kontserbadorea. Argazkia: EFE
Hungarian egindako hauteskunde legegileetako botoen bi heren baino gehiago zenbatuta, Peter Magyar oposizioko buruzagi kontserbadoreak eta Tisza bere alderdiak bi hereneko gehiengoa lortu dute Parlamentuan.
Botoen % 81,5 zenbatuta, oposizioak 199 eserlekuetatik 137 lortu ditu, eta Viktor Orban ultraeskuindarraren Fidesz alderdiak, berriz, 55. 2010az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatu du Europa erdialdeko herrialdea.
22:10 aldera (19:55 GMT) 7 eserleku lortu ditu hirugarren alderdi bozkatuenak, MHM eskuin muturreko mugimenduak, % 5eko babesa lortuta.
Emaitza hori berretsiz gero (133 ordezkaritik aurrera), Tiszak Hungariako Zuzenbide Estatua berreraikitzeko hauteskundeetan emandako hitza bete lezake, Orbanek sistema bere nahira erreformatu baitzuen, Konstituzio berri batekin, eta prentsa-askatasuna edota beste oinarrizko eskubide batzuk mugatzen zituzten legeekin.
Orbanek berak onartu egin du hauteskundeetako porrota, eta Magyar zoriondu du lortutako garaipenagatik. "Guretzat emaitza mingarria da, baina argi geratu da ez dugula gobernatzeko ardura izango", esan du Orbanek bere jarraitzaileen aurrean. Hauteskundeak irabazi dituen alderdia zoriondu du, eta bere alderdiari 2,5 milioi boto-emaile inguruk emandako babesa eskertu du.
Hala ere, 2010etik agintean izan den buruzagi populistak, oposiziotik jardungo duela ziurtatu du. "Ez dugu amore emango! Inoiz ez dugu amore emango!", esan du Orbanek bere jarraitzaileen aurrean, Budapesten egindako hitzaldi laburrean.
Marine Le Pen frantziarra, Santiago Abascal espainiarra, Matteo Salvini italiarra, Javier Milei Argentinako presidentea edota AEBko presidenteordea, besteak beste, Budapesten izan dira Orbani babesa emateko. Haren porrotaren ondorioz, mundu osoko eskuineko populistek erreferente garrantzitsu bat galdu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Parte hartze markak hautsi dira Orbanentzat erabakigarriak diren Hungariako hauteskundeetan
18:30ean, hauteslekuak itxi baino ordu erdi lehenago, % 78,8koa zen parte hartzea; beraz, aise gainditu da 2002ko parte hartzea, orain arteko handiena (% 73,5).
Global Sumud Flotilla ezin izan da Gazarantz abiatu eguraldi txarragatik
Ez dira oraindik Siziliarantz abiatu, eta Bartzelonako portu batetik bestera joan dira, egoerak hobera egin arte.
Artemis II misioko astronautak: "Esperientzia errepikaezina izan da, handiegia"
Itsasoratu ostean egindako lehen agerraldi publikoan, hunkituta azaldu dute Ilargiaren inguruan egin duten 10 eguneko bidaia historikoa. Txalo zaparrada ugari jaso dituzte.
Hungariarrak hasi dira botoa ematen herrialdearentzat eta EBrentzat oso garrantzitsuak izango diren hauteskundeetan
Viktor Orban egungo lehen ministroa eta Peter Magyar hautagai liberala, irabazteko faboritoa, jada joan dira botoa ematera.
AEBk eta Iranek akordiorik gabe itxi dute Islamabadeko negoziazioen lehen fasea, Ormuzi buruzko desadostasunekin
20 ordu baino gehiagoko elkarrizketen ostean, azken eskaintza batekin eta programa nuklearraren eta eskualdeko segurtasunaren inguruko desadostasun sakonekin amaitu da bilera.
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du gaur
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".