58 urteko gizon bat zauritu da entzierroaren aurretik balkoi zati bat gainera erorita
Santo Domingo aldapan, etxebizitza bateko balkoi batetik erlaitz zati bat askatu da, eta gizonaren sorbalda gainean erori da. Suhiltzaileek etxebizitzako aurrealdea garbitu eta segurtasun neurriak jarri behar izan dituzte eta, horren ondorioz, entzierroaren hasiera pixka bat atzeratu da.