Abisu horia Araban, ekaitzengatik eta txingorragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du larunbat arratsalderako, 18:00etatik 22:00etara, Arabako erdialdean eta hegoaldean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du larunbat arratsalderako, 18:00etatik 22:00etara, Arabako erdialdean eta hegoaldean.
Gainera, Israelgo Armadaren erasoek 131.559 pertsona zauritu dituzte jadanik. Gazako agintariek ia 40 hildako baieztatu dituzte gaur, tartean 17 pertsona, laguntza eske zihoazenean tirokatuta.
Erasoaren inguruko xehetasunik ez du eman, baina leherketak entzun dira Qatarreko hiriburuan. Al Udeid aire-basea 1996an eraiki zen eta Estatu Batuetako Aginte Zentralaren kuartela da. Herrialde iparramerikarrak eskualdean duen base handiena da, 10.000 soldadu ingururekin.
Udalbatzak, Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Gero Axular taldeetako dantzariekin eta Udal Txistulari Bandarekin batera, Eskudantza tradizionala dantzatu du. Behin Eskudantza amaituta, lizarrari erritua egiteko unea iritsi da. Eneko Goia alkateak lizarra ureztatu du eta, jarraian, dantzariek su eman diote.
Dendak ditu Galdakaon (5), Bilbon (3), Usansolon (2), Basaurin (1) eta Lemoan (1), bai eta bi lantegi ere, okindegia bata eta gozotegia bestea, biak Usansolon.
Irudi hauek "time-lapse" baten hasiera dira, hamarkada batez zeru australa kartografiatu ondoren osatuko dena. Energiaren eta materia ilunaren ezaugarriei, Esne Bidearen eraketari, eguzki-sistemako gorputz txikien propietateei eta arriskutsuak izan daitezkeen asteroideen ibilbideei buruzko galderetan sakontzea ahalbidetuko du bideo honek.
Consuelo Ordoñez buru duen elkartearen esanetan, akusatuek onartu egin dute 'ongi etorri'ek "biktimak umiliatzen" zituztela.
1994an Floridan (AEB) egindako hilketa hirukoitzagatik zigortutako Pablo Ibarren defentsak lekuko berri bat duela ziurtatu du. Lekuko horrek Ibar zigortu zuten krimenaren benetako egileak diren bi pertsona identifikatu ditu, eta horrek Ibar errugabetuko luke. "Egia esaten ari dela frogatzen duten zantzu sendoak daude", ziurtatu du Andres Krakenbergerrek, Pablo Ibar Heriotza Zigorraren Aurkako Elkarteko bozeramaileak.
Horrela, Iranen kontraerasoa eskualdean gerra eskalatzen ez jarraitzeko diseinatu dela uste da; izan ere, aldez aurretik jakinarazi du, eta, ondorioz, Al Udeid basea partzialki hustu ahal izan dute erasoaldia gertatu baino lehen. Trumpek berak ere baieztatu du Teheranek aldez aurretik jakinarazi diela bonbardaketa, eta eraso "oso ahula" izan dela erantsi du.
Behargin errioxarra baso lanetan ari zela adar bat erorita hil da. Bertara iristeko zaila den baso batean gertatu da ezbeharra, Auntzetan. LAB sindikatuak salatu duenez, aurten dagoeneko 29 behargin hil dira Euskal Herrian.