José Antonio Jainagak jasoko du aurtengo Joxe Mari Korta Saria
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Jose Jainaga industrialariari eman dio 2025. urteko Joxe Mari Korta saria, Eusko Jaurlaritzak enpresa arloan ematen duen sari gorena. Joxe Maria Korta sariak urtero ematen dira, beren bizitza eta enpresa ibilbideagatik nabarmendu diren euskal enpresariak aitortzeko. Jainagak "industria errotzearen, bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik" jasoko du aurtengoa.
Jose Antonio Jainaga industria ingeniaria da eta Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. Ibilbide profesional osoa industrian egin du. Eta, gaur egun, Sidenorreko presidentea da. Sidenor talde industriala liderra da Euskadin, Kantabrian eta Katalunian lantegi produktiboak dituzten altzairu luze berezien ekoizpenean, eta Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan ordezkaritza komertzialak ditu.
Gainera, industrialari bilibotarra, Energia Kontsumo Handiko Enpresen Elkarteko presidentea izan da lau urtez, eta Mirai korporazio industriala sortu du, hainbat sektoretan konpainia industrialak erosteko bere sorkuntza indartzeko eta bultzatzeko.
Uztailaren 10ean Donostian jasoko du saria, Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldi batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.