Akordioa erdietsita, espetxea saihestuko dute presoen ongietorriak antolatzeagatik auzipetutako 6 kideek
2 urteko espetxea ezarri zaie, eta hainbat baldintza beteta, bertan behera geratuko da. Besteak beste, ezingo dute parte hartu biktimak umiliatzea eragin dezakeen ekitaldietan. Auzipetuek onartu egin dute antolatu zituzten ongietorriekin biktimei min egin zietela.
Presoei ongietorriak antolatzeagatik auzipetutako ezker abertzaleko sei kideak ez dira espetxera joango, Fiskaltzarekin eta akusazioekin akordioa erdietsi ondoren, astelehen honetan Auzitegi Nazionalean abiatu den epaiketan. Ostegunera arte zen luzatzekoa, baina saioa hasi orduko epaileak akordioa irakurri eta auzipetuek banan-banan onartu dute bertan jasotakoa. Antolatu zituzten ekitaldiekin "biktimak umiliatu" eta horiei "kalte psikologikoa" eragin zietela aitortu dute.
Oihana Garmendia, Aimar Altuna, Oihana San Vicente, Carlos Saez de Egilaz, Jose Antonio Lopez eta Felipe San Epifanio ‘Kalera Kalera’ ekimenaren barruan 2016 eta 2020 urteen artean 120 ongietorri ekitaldi antolatzeagatik epaitu dituzte. Urte eta erdiko espetxea ezarri diete talde kriminal bateko kide izateagatik, eta 6 hilabetekoa, terrorismoa goratu eta biktimak modu jarraituan umiliatzeagatik. 1.800 euroko kalteordaina ere ordaindu beharko dute.
Halaber, presoen omenaldietarako erabilitako materiala konfiskatzea ere agintzen du epaiak, eta baita ere, horien berri emateko erabilitako komunikazio kanalak ixtea. Hala, Kalera Info aldizkaria, kalerakalera.eus ataria eta Facebook, Twitter zein Youtube sare-sozialetako kontu guztiak itxi beharko dituzte.
Horrez gain, Hezkuntzarekin lotutako jarduera profesional batean aritzeko 3 urteko inhabilitazio berezia ere ezarri zaie guztiei.
Akordioaren aurretiko idatzian, Ministerio Publikoak 3 urte 6 hilabeteko espetxea eskatzen zuen akusatuentzat talde kriminaleko kide izateagatik, eta 2 urte eta erdikoa, terrorismoaren biktimak umiliatzeagatik.
Saioa amaituta, Aimar Altuna eta Oihana San Vicente auzipetuek —biak Sortuko kideak— hitz egin du hedabideen aurrean. Akordioarekin "bake-prozesua blindatu" eta "aurrera egiteko bidea irekita" geratu dela esan dute. "Guztiz garaiz kanpo egon den epaiketa" honen atzean eskubide zibil eta politikoetan eta printzipio demokratikoetan "atzera egiteko saiakera" egon dela uste dute, "Euskal Herria iraganera eramateko nahiean". Akordioarekin hori saihestea lortu dela azaldu dute.
Altunaren hitzetan, agerian geratu da ezkerreko independentismoaren konpromiso irmoa, biktima guztien mina aitortzeko.
Gaur kaleratutako epaia irmoa da, eta, beraz, behin betiko itxi da auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.