Motorzale bat larri zauritu da Bidankozen, auto batekin talka egin eta aldapa batetik behera erorita
Ezbeharra igandean jazo zen, 19:45ean, NA-2130 errepideko 8,9 kilometroan. Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, femurra hautsita zuela.
Motorzale bat larri zauritu da Bidankozen, auto baten aurka talka egin eta motozikleta ezponda batetik erorita.
SOS Nafarroak eta Guardia Zibilak jakitera eman dutenez, ezbeharra igandean jazo zen, 19:45ean, NA-2130 errepideko 8,9 kilometroan, Bidankozen; motorrak eta autoak elkarrekin talka egin zuten bertan.
Kolpearen ondorioz, motorzalea errepidetik irten zen, eta aldapa batetik erori zen.
Guardia Zibila eta Foruzaingoa, Nabaskoze eta Zangozako suhiltzaileak, mediku taldea eta anbulantzia bat bertaratu ziren istripua izan zen lekura. Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, femurra hautsita zuela.
Istripua izan zuen autoan bi pertsona zihoazen, baina onik atera ziren, eta beren kabuz jarraitu ahal izan zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da Torderan, Kataluniako euri-jasen ondorioz
Mugikortasun murrizketei eutsi diete Katalunian, azken hamarkadetako eurite bortitzenen ostean
Babacarren senideek hondarribitarren babesa jaso dute manifestazio jendetsu batean