GATAZKA EKIALDE HURBILEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek AEBri erantzun dio, Qatarreko Al Udeid base estatubatuarraren aurka misilak jaurtita

Horrela, Iranen kontraerasoa eskualdean gerra eskalatzen ez jarraitzeko diseinatu dela uste da; izan ere, aldez aurretik jakinarazi du, eta, ondorioz, Al Udeid basea partzialki hustu ahal izan dute erasoaldia gertatu baino lehen. Trumpek berak ere baieztatu du Teheranek aldez aurretik jakinarazi diela bonbardaketa, eta eraso "oso ahula" izan dela erantsi du.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Iranen erasoa. Reutersen bideo batetik lortutako irudia.

Axios agentziak, Israelgo funtzionario bat aipatuta, gaur jakitera eman duenez, Iranek gutxienez sei misil jaurti ditu Qatarreko base estatubatuarren kontra, AEBek Irango instalazio nuklearren aurka egindako erasoen errepresalia gisa. Antza denez, Teheranek erasoa abiatu aurretik abisua eman du, beraz, ekintza sinbolikoa izan da.

Axiosek aurretik jakinarazi du Iran prestatzen ari zela misilak jaurtitzeko.

Horrela, Iranen kontraerasoa eskualdean gerra eskalatzen ez jarraitzeko diseinatu dela uste da; izan ere, aldez aurretik jakinarazteaz gain, Teheranek duela egun batzuk ohartarazi zuen AEBko baseak bonbardatu zitzakeela Ekialde Hurbilean Washingtonek erasoz gero, eta, ondorioz, Al Udeid basea partzialki hustu ahal izan dute gaur erasoaldia gertatu baino lehen.

Donald Trump AEBko presidenteak ere baieztatu du Iranek aldez aurretik jakinarazi diela bonbardaketa, eta eraso "oso ahula" izan dela erantsi du.

Irango Indar Armatuek Ameriketako Estatu Batuen "erregimen kriminalak" instalazio nuklear "baketsuen" aurka egindako erasoari erantzun diotela esan du telebista ofizialak.

Masoud Pezeshkian Irango presidenteak adierazi duenez, ez dute erantzunik gabeko erasorik utziko, gerra hasi eta nahi ez badute ere.

Bestalde, Qatarreko Atzerri Ministerioak gaitzetsi egin du Iranen kontraerasoa, eta "eraso nabarmen honi zuzenean, modu proportzionalean erantzuteko" eskubidea duela erantsi du. Qatarreko Defentsa Ministerioak adierazi duenez, bere aireko defentsek erasoa "geldiarazi dute".

Aurretik, Qatarreko agintariek aire-espazioa itxi dute. Gaur bertan, Washingtonek Qatarren duen enbaxadak alerta bat zabaldu du, AEBko herritarrei babestea eskatuz.

Donald Trumpen Gobernuak, oro har, herritar guztiei kontu handiagoz jokatzeko gomendatu die, AEBko interesen aurkako erasoen beldur zirelako.

Qatarrek Estatu Batuetako kuartel nagusi aurreratua hartzen du, eta Al Udeid Aire Basea, 1996an eraikia eta Ipar Amerikako erraldoiak eskualdean duen handiena.

Bestalde, AEBk Bahrainen duen enbaxadak, Estatu Batuetako Bosgarren Itsas Flotaren eta Itsas Indarren Aginte Zentralak, telelana egitera behartu ditu bere langileak. Bahraingo Gobernuak ere aire-espazioa aldi baterako itxi du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X