Abisu horia Araban, ekaitzengatik eta txingorragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du larunbat arratsalderako, 18:00etatik 22:00etara, Arabako erdialdean eta hegoaldean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du larunbat arratsalderako, 18:00etatik 22:00etara, Arabako erdialdean eta hegoaldean, ekaitzak eta txingorra espero direlako. Euri-jasa handiak espero dira denbora-tarte horretan. Zehazki, ordubetean metro koadroko 15 litro egitea espero dute, eta gehiago egingo omen du Arabako erdialdean eta hegoaldean.
Gainera, zaparrada ertainak eta trumoitsuak ere izango dira, batez ere mendebaldean. Txingorra eta haize-bolada bortitzak ere egon daitezke, orduko 60-90 kilometrorainokoak.
Larunbatean abisu horia egon da indarrean tenperatura altuengatik 18:00ak arte, 30 gradutik gorako tenperaturak espero baitziren. Euskadin, baina, tenperatura baxuagoak izan dira, 25 gradu ingurukoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturek gora egingo dute asteburuan, baina egunak hotzetik hasiko dira
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera