Beskoitzek ikastola berria izango du 2026-2027 ikasturtean
Egun dauden prefabrikatuetatik gertu, lursail bat erosi du Beskoitzeko Udalak, eta horren zati bat ikastolarentzat izango da. Herri Urratsen lortutako diruari esker eta Euskal Herri osotik iritsitako elkartasunari esker, Seaskak milioi bat euroko inbertsioa egingo du. Irailean hasiko dira lanak, eta hurrengo ikasturtean hasiko dira Beskoitze aldeko 50 haur inguru baldintza duinetan euskaraz ikasten.