Bilbao BBK Live jaialdiak kontzertuen ordutegiak iragarri ditu
Pulpek 22:50ean joko du ostegunean, Rayek 23:20an ostiralean eta Kylie Minoguek 22:35ean larunbatean.
Pulpek 22:50ean joko du ostegunean, Rayek 23:20an ostiralean eta Kylie Minoguek 22:35ean larunbatean.
Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.
PPk Kongresuan duen bozeramaileak eta Maribel Vaquero EAJko homologoak elkarrizketa labur bat izan dute gaur arratsaldean. Jeltzaleak onartu egin du PPren ordezkariarekin hitz egitea kortesia parlamentarioagatik.
Duela 17 urte hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage, honek 20 urte zituenean. Hura oroitzeko elkarretaratzean, dozenaka lagun bildu dira Astelehen Lilak elkarteak deituta, Asun Casasolari, Nagore Laffageren amari, babesa erakusteko. Musikaz jantzitako ekitaldian, besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin alderdietako ordezkariak ere izan dira.
Turistak etortzeak “Euskadirako hobekuntza bat” ekartzea nahi du Turismo sailburuak, eta “lehenbailehen” ezartzea espero du. Hala ere, Javier Hurtadok gehitu duenez, "denok dakigu, eskarmentuaz, foru ogasunak azkarrak izan daitezkeela zenbait gaitan, eta beste batzuetan agian ez hainbeste".
Termometroak 38,1 gradura iritsi dira barnealdeko hainbat gunetan. Bihar, asteazkena, eguneko tenperaturak orokorrean jaitsiko dira eta maximoak 30 ºC-tik behera kokatuko dira, Ebroko bailaran izan ezik.
Ohitura den legez, uztailaren 1ean milaka pertsona gerturatu dira Portugaletera Giako Andre Mariaren eguna ospatzera. Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute: prozesioaz gainera, jaitsierak, musika, herri-kirolak eta jokoak izango dira giroa alaitzeko.
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan 4.000 plaza baino gehiago eskaintzen dira 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Horrez gain, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat ere eskaintzen dira oporretako egonaldiak.
"Aztertuko dut", esan du AEBko presidenteak, deportazioaren inguruan zuzenean galdetu diotenean, kazetariekin izandako bilera labur batean. Ordu batzuk lehentxeago, dirulaguntzarik gabe "Elonek denda itxi eta Hegoafrikara itzuli beharko luke", adierazi du Trumpek sare sozialetan.
Araua onartu aurretik, gizarteak aldaketak proposatu ahalko ditu, eta azkenik Diputatuen Kongresuan bozkatuko dute. Legeak iragarkietan greenwashing delakoa debekatuko du, sarreren birsalmentan gertatzen den garestitzea kontrolatuko du eta ordezkatu aurretik produktuak konpontzea bultzatuko du.