Borja Semperrek (PP) minbizia antzeman diotela iragarri du
Alderdi Popularreko bozeramaileak adierazi duenez, ohiko mediku-azterketa batean tumore bat atzeman diote, eta "tratamendu zorrotza" beharko du. Dena dela, "sendatuko" dela berretsi diote medikuek.