Bruce Springsteen Donostian da jada
Bart Frankfurten kontzertua eskaini ondoren, Springsteen eta bere talde osoa Hondarribiko aireportura iritsi dira bi charter hegalditan. Dozenaka lagun zituen zain Donostiako Maria Cristina Hoteleko atean, datozen egunetan bere kuartel nagusia izango den hotelean. Bossek bi kontzertu eskainiko ditu Anoeta estadioan. Lehenengoa larunbatean izango da, 38.000 jarraitzaileren aurrean, eta bigarrena, berriz, asteartean, ekainaren 24an.