EAJk eta EH Bilduk ustelkeriaren aurka irmotasun handiagoz jardutea eta itunak betetzea eskatu diote Sanchezi
Bi euskal alderdiak Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu dira asteazken honetan, Moncloan, 'Cerdan auzia'k irekitako krisiaren harira. Biek ala biek erregenerazio demokratikoa eta erantzukizuna eskatu diote Sanchezi, baina ñabardura ezberdinak izan dituzte, tonuari eta eskakizunei dagokienez.