June Ansoleaga: "Gaur arratsaldean ekaitz handiak eta tamaina handiko txingorra izango ditugu"
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du 17:00etatik 24:00etara, ordubetean 15 litro/m2 baino gehiago bota ditzakeelako. Zaparradekin batera txingorra ere bota dezake, eta ez da baztertzen tamaina handia izatea (2-6 cm), eta haize-bolada bortitzak edo oso bortitzak ibiliko dira (60-100 km/h-koak).