Miguel Martinen azken Jazzaldia izango da zuzendari gisa eta aurtengo, iraganeko eta ertokizuneko Jazzaldiaz aritu gara berarekin
60 Jazzalditatik 48tan aritu da lanean Miguel Martin. Aurtengoa izango da zuzentzen duen azkena. Ia bost hamarkadak askorako eman dute eta oroitzapen asko ditu gordeak, gehienak onak. Hari esker Donostian ikusi eta entzun ahal izan dira azken urteotan mundu mailako Jazz panoramako izarrik handienak.