BBK Live jaialdiak 23,6 milioi euro baino gehiago utzi ditu Bilbon
115.000 parte-hartzaileen artean, % 17 atzerritarrak dira, batez ere Erresuma Batutik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaldik etorritakoak. Gainera, hotelen okupazioa % 90etik gorakoa izan da musika jaialdiak iraun duen bitartean.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, Bilbao BBK Live jaialdiak 23,6 milioi euro baino gehiago utzi ditu aurten hirian, batez ere ostalaritza, merkataritza eta ostatuen sektoreetan. Uztailaren 10etik 12ra bitartean ospatu zen musika jaialdi arrakastatsua, Kobetamendin.
115.000 parte-hartzaileen artean, % 17 atzerritarrak izan dira, batez ere Erresuma Batutik, Frantziatik , Italiatik eta Portugaldik etorritakoak. % 42 euskal herritarrei dagokie, eta gainerako % 41 beste autonomia-erkidego batzuei, batez ere Madrilgo Erkidegoari, Kataluniari, Valentziako Erkidegoari eta Kantabriari.
Parte-hartzaileen adinari dagokionez, Bilboko Udalak nabarmendu du jaialdia adin guztietako publikoarentzat dela. Ildo horretatik, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak % 43 izan dira, eta iaz % 28. Bertaratutakoen % 31k 31 eta 40 urte bitartean izan ditu, % 18k 41 eta 50 urte bitartean eta % 8k 50 urte baino gehiago.
Antolakuntzan 3.500 profesional inguruk parte hartu dute, bereziki ondorengo lanetan: logistika, hornidura, zerbitzuak, argiztapena, soinua, ikus-entzunezkoak, segurtasuna eta catering-a. Gainera, musika jaialdiaren hiru egunetan hotelen okupazioa % 90etik gorakoa izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.
Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie
Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.
Mahatsa biltzen hasi dira, aspaldiko goizen, beroak bultzatuta
Abuztuaren 17an hasi ziren mahatsa biltzen Bizkaiko mahastietan. Aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, mildiu onddoak ez du kalterik eragin mahatsondoetan. Gauzak horrela, mahats-bilketa oparoa espero dute Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako upategietan, mordoak zein aleak handiak baitira.
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".