Sanferminak, entzierroak eta zezenak baino askoz gehiago
Zezenak, Santo Domingoko aldapan eta Estafetan. Hori izan ohi da sanferminetako irudirik ohikoena. Baina Iruñeko jaiak hori baino askoz gehiago dira. Egunean 24 orduz aurkitu daiteke festa-giroa eta musika non-nahi. Dantzak, jotak, erraldoiak, kilikiak eta buruhandiak, kontzertuak... Ez dago aspertzeko tarterik.