Abisu horia euriteengatik, ostiral arratsaldean eta gauean
Abisua ostiral arratsaldeko seietatik larunbat goizeko bederatziak arte egongo da indarrean.
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du euriteengatik, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako. Abisua ostiral arratsaldeko seietatik larunbat goizeko bederatziak arte egongo da indarrean.
Tarte horretan, zaparrada gogorrak izatea espero da, eta ekaitzak ere jo dezake, batez ere ekialdean. Ordubetean metro koadroko 20 litro ere bota ditzake.
Euriarekin batera, 2 eta 3 zentimetroko diametroa duen txingorra ere bota dezake, baita orduko 60 eta 90 kilometroko haize-boladak ere.
Eguraldiari buruzko albiste gehiago
Jaitsi dira, azkenean, tenperaturak
Leku gehienetan 25 ºC azpikoak izango dira balio altuenak gaurtik aurrera, eta hodeiak ere ugarituko dira pixkanaka.
Muturreko beroa atzean utzita, freskoak eta euritsuak izango dira datozen egunak
Leku gehienetan 25 ºC azpikoak izango dira balio altuenak bihartik aurrera, eta hodeiak ere ugarituko dira pixkanaka.
Bero-boladaren azken orduak Euskal Herrian, tenperaturak nabarmen jaitsi eta euria hasi aurretik
Igande honetan, alerta gorria ezarri dute Nafarroan muturreko tenperatura altuengatik, eta alerta laranja Araban eta Ipar Euskal Herrian. Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia izango dute. Alabaina, hodeiak ugarituz joango dira eta euria hasiko da, bereziki Ipar Euskal Herrian. Bihar abisu horia ezarriko dute han ekaitz arriskuagatik.
Larunbatean Kanpezun neurtu dute tenperatura altuena: 40,2 ºC
Euskalmeten arabera, ipar-mendebaldeko haizea barnealdetik zabaldu da eta tenperaturak arinki behera egin du arratsaldeko lehen orduetan, bereziki Arabako iparraldean.
Sute-arrisku oso handia Euskal Herrian
Suteak sor ditzakeen edozein jarduera saihesteko deia egin dute agintariek. Nafarroak aktibo du nekazaritza jarduera sute-arriskuagatik mugatzen duen Foru Agindua.
Gau beroa Euskal Herriko toki askotan, 30 ºC inguruko tenperaturekin
Gaur gauerako beroa protagonista izatea espero da berriro lurraldeko toki askotan, baina atzokoarekin alderatuta, tenperaturek beheranzko joera hartuko dute.
Beroak ez du atsedenik emango asteburuan: 30 ºC inguruko tenperaturak espero dira
Larunbateko alerta laranja igandera luzatuko da, 30 gradurainoko tenperaturak espero baitira. Astelehenean, ordea, eguraldia zeharo aldatuko da eta tenperatura asko jaitsiko da.
Beroak erasandako 26 pertsona artatu ditu ostiralean Osakidetzak
Sintomarik nabarmenenak zorabioak, konorte galerak eta nekea izan dira.

Muturreko beroa bueltan da: alerta laranja, aktibo
Aurreikuspenen arabera, termometroak 40 gradutik gora izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta 35 gradutik gora kostaldean.
Abisu horia tenperatura altuengatik Euskadi osoan, kostaldean izan ezik, eta Nafarroako hainbat zonaldetan
Abisuak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako barnealdeari eragingo dio, baita erdialdeari, Pirinioei eta Nafarroako Ebroko Erriberari ere, eta maximoak 36 gradu artekoak izango dira Ebroren ardatzean. Ostiralean, bero gehiago espero da, eta 41 gradu artekoak izango dira Iruñean eta 40ra artekoak Bilbon.