Bero zakarra Hego Euskal Herrian: 36 ºC-tik gora Laudion, eta 37 ºC, Nafarroan
Abisu horia indarrean da barnealdean, muturreko tenperaturak direla eta. Bihar, asteartea, tenperaturek freskotzera joko dute, baina asteazkenean termometroek berriro egingo dute gora.
Bero-bolada gailendu da gaur, astelehena, Hego Euskal Herrian, eta 34ºC-tik gorako tenperaturak izan dira lurraldeko toki askotan, adibidez: 36,7 ºC Laudion, 34,8 ºC Igorren, 34,7 ºC Balmasedan, 34,2 ºC Alegrian, eta 34 ºC Agurainen, Euskalmetek jakinarazi duenez. Halaber, 33,2 ºC izan dira Oñatin, eta 30,1 ºC, Behobian.
Termometroak 37 ºC-ra hurbildu dira arratsaldeko lehen orduan Aiaran, Araban. Aurreikusi bezala, tenperaturarik altuenak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako ipar-mendebaldean erregistratu dira.
Euskadiko maximoa Laudioko Gardea estazioan eman da, non merkurioa 36,9 ºCra iritsi den. Saratxon, Amurrion, 36,1 ºCra iritsi da termometroa. Eremu horretatik kanpo, Agurain 36,8 ºCra iritsi da, eta Zanbrana 36ra; Gasteizek 34 ºC izan ditu gehienez.
Bizkaian tenperatura altuenak lurraldearen barnealdean izan dira: 36 ºC Igorren, 35,9 ºC Orozkon eta 35,3 ºC Balmasedan.
Egoera oso desberdina izan da kostaldean, tenperatura askoz leunagoak izan baitira, hala nola Bermeon 26,1 ºC eta Galea lurmuturrean 24,7 ºC. Zorrotzan, Bilbon, 31 ºCra iritsi dira.
Antzeko egoera gertatu da Gipuzkoan: 35,4 ºC Urkulun, 35,3 ºC Estandan, 35,1 ºC Alegian eta 34,5 ºC Oñatin. Miramonen, Donostian, termometroak 29,2 ºCra iritsi dira, eta Zarautzen 25,6 ºCko maximoan izan dira.
Uneotan indarrean da muturreko tenperatura oso altuengatik ezarritako abisu horia; izan ere, termometroek batez ere Euskadiko barnealdean eta Ebroko ardatzean egin dute gora. Maximoak 34 ºC-koak izan dira Kantauri isurialdean, 35ºC-koak trantsizio-eremuan, eta 36ºC-koak, Arabako hegoaldean.
Aitzitik, kostaldean epelxeagoak izaten ari dira, eta 28ºC-ko tenperatura maximoak izan dira gaur. Zerua oskarbi dago, baina goizean behe-lainoak eta goi-hodei batzuk izan dira. Ekialdeko haizeak iparrera egin du arratsaldean, eta barnealdeko zenbait gunetan beroa leuntzen lagundu du.
Nafarroan, beroa are handiagoa da: Lizarran 37 ºC izan dira, Iruñean eta Tuteran 36 ºC, eta Erronkarin, 35 ºC. Tenperatura minimoek nahiko leunak izaten jarraitu duten arren, giro lehorra eta hodei gutxiko zeruak nagusitu dira.
Osakidetzak lau pertsona artatu ditu
Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak lau pertsona artatu ditu astelehen honetako 19:00ak arte Euskal Autonomia Erkidegoan, tenperatura altuen ondorioz. Horietako bat anbulantzietan eraman dute ospitalera, eta gainerakoak lekuan bertan edo telefonoz artatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean adierazi duenez, bi kasu Gipuzkoan izan dira, eta horietako bat ospitalera eraman behar izan dute; bat Bizkaian eta bestea Araban.
Tenperatura altuak jasan dituztenen profila 55 eta 75 urte bitarteko pertsonena izan da, eta horien sintomarik nabarmenenak zorabioak eta nekea izan dira.
Atsedenaldi txiki bat
Astearteak atsedenaldi txiki bat ekarriko du, eta maximoak jaitsi egingo dira, bereziki iparraldean. Euskal Autonomia Erkidegoan, tenperaturak 24-28 ºC artean ibiliko dira.
Egunaren amaieran fronte ahul batek hodeiak eta zirimiria utziko ditu euskal kostaldean, baina barnealdean zerua oskarbi egongo da. Iruñean 28 ºC-ra jaitsiko da tenperatura, eta Lizarran, 30 ºC-ra. Hala ere, Nafarroako hegoaldean sargoriak eutsiko dio; Tuteran minimoak oso altuak izango dira, eta maximoak, 33 gradukoak.
Eguraldiaren iragarpenen arabera, giroak freskotzera egingo du, tarte batez. Asteazkenetik aurrera, tenperaturak gora egingo du Nafarroan, eta maximoak 40 gradura iritsiko dira Lizarran, eta 39ra Iruñean eta Tuteran.
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.