EGURALDIAREN IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean

Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoaak izango dira nagusi.

bakio-eguraldia-euria-jabier-sarriugarte

Hodeiak eta euria, Irunen. Artxiboko argazkia: Gerardo Garcia

Asteazkenean iritsi zen fronteak egun batzuetarako eguraldi gris eta freskoa utziko du. Ostegunean giro hotza eta nahasia izango da. Tenperaturak maximoek behera egingo dute eta 9-13 graduren bueltan izango dira. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak egingo ditu, batez ere ipar partean eta egunaren lehengo zatian. 

Ostiralean giroak hobera egingo du. Eguna lainopean hasiko da eta tarteka euria egingo du; mendebaldean eta kostaldean eguerdira arte busti dezake. Goizak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak desagertzen joango dira eta arratsaldean ostarte zabalak agertuko dira. Halaber, tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira.

Larunbatean lainotsu esnatuko du egunak eta han-hemenka euri txikia egin dezake. Lainoak ugaritzen joango dira eguerditik aurrera, eta horrekin, baita prezipitazioak ere, tarteka mardulak izan daitezkeenak, isurialde atlantikoan bereziki. Haizeak iparretik joko du, ahul hasieran eta indar handiagoz orduek aurrera egin ahala. 

Elur-maila 1.300-1.500 metro bitartean kokatuko da eta jaisten joango da gauerako, 1.100-1.300 metrora. Araban izotz txikia egin dezake. Tenperaturak ez dira asko aldatuko, maximoak apur bat jaisteaz harago. 

Igandea larunbataren antzeratu igaroko  da eguraldiari dagokionez, lainotuta egongo da zerua, giroa hotza izango da ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin, eta euria egin dezake. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X