'Haziak' du izena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikako Arbolaren perfumea sortu dute

Gernikako Arbolaren urtadarren hostoak beratuz egin dute perfumea.
"Haziak" perfumea. Argazkia: gernikakohaziak.com
"Haziak" perfumea. Argazkia: gernikakohaziak.com

Laudioko (Araba) enpresaburu batek Gernikako Arbolaren usaina duen perfume bat sortu du, Euskal Herritik urrun dauden eta etxea oroitu nahi dutenei zuzenduta.

Sortzaileak, Alfredo Pereiro Rekakoetxeak, azaldu duenez, Gernikako Arbolaren urtadarren hostoak beratuz egin dute perfumea.

Pereirok Gernikako Arbolaren historia ezagutarazteko webgune bat eratu zuen 2013an, eta, horren bidez, urtadarrak saltzen zituen.

Harrezkero, ehunka pertsonak erosi dute baten bat, baina herrialde askotan oso zaila egiten zen salmena egitea, loreak esportatzeko araudi zorrotzak baitituzte. Adibidez, Argentinaren, Mexikoren, Filipinen eta Kolonbiaren kasua da hori. Horregatik, Gernikako Arbolarekin lotutako beste produktu bat sortzea bururatu zitzaion: perfume bat.

Kolonia horrek "Haziak" du izena, eta Jimmy Boyd perfume-sortzailearekin batera eginda dago, mendi eta ingurumen usainak sortuta.

Oraingoz Internet bidez baino ez dute saltzen, baina aurki Gernikako, Gasteizko, Iruñeko, Laudioko eta Donostiako dendetan ere izango dute salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X