AEBetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'iPad' ordenagailua aurkeztu du Apple konpainiak

Ordenagailu eta telefono baten arteko nahastea da 'iPad', eta 9,7 hazbeteko ukipen-pantaila du.
Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatua
Steve Jobs Apple konpainiako kontseilari delegatua. Argazkia: EFE

Ikusmin handia piztu du Apple konpainiaren azken produktuak, ''iPad'' ordenagailuak. ''Tablet'' ordenagailu berriak ''iPhone'' handi baten antza du, baina ordenagailu baten prestazioekin. Produktu honekin merkatu informatikoa hankaz gora jarri nahi du Apple konpainiak.

Steve Jobs Apple enpresako kontseilari delegatuak aurkeztu du ''iPad''. Jobsek agerraldi eskasak egin ohi ditu. ''iPad'' ordenagailua "benetako produktu magiko eta iraultzailea" dela esan du Appleko agintariak.

Ordenagailu eta telefono baten arteko nahastea da ''iPad'', eta 9,7 hazbeteko ukipen-pantaila du. Eduki berriak banatzeko plataforma bihurtu nahi du produktuak, jokoak, liburuak eta egunkari elektronikoak esaterako.

Aurkezpenean, ''iPad'' ordenagailuak eduki ditzakeen erabileren berri eman du Applek: Mapa bat begiratu, liburu edo egunkari bat irakurri, Internet bidez aritu edo bideo-jokoekin jostatu. Beste produktu periferiko batzuentzako mehatxu bat da Apple konpainiaren apustua, adibidez, bideo-jokoen kontsolak edo liburu elektronikoen irakurgailuak.

Gainera, ''iPad'' ordenagailuak ''iPhone''-aren aplikazio guztiak izango ditu.

Pisua eta bateria

Produktu berriak hazbete erdiko zabalera eta 700 gramo baino gutxiago ditu, Wifi konexioa eta 10 orduko iraupena duen bateria bat du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X