Zer da SOPA legea?
legea (Stop Online Piracy Act, ingelesez) sarean pirateria gelditzeko legea da. Egile-eskubideak urratzen dituen edozein webgune blokeatzeko aukera emango du, onartuz gero, eta Interneteko hornitzaileak eta sareko bilatzaileak edukiak monitorizatzera behartuko ditu.
Azaroan, AEBetako Gobernuak Senatuan aurkeztu zuen SOPA lege-proiektua. Orain, aldiz, ordezkarien ganberako batzorde judizialean dago, lege-proiektuaren egilea, Lamar Smith bozeramaile errepublikanoa, buru den batzordean.
Farmazietako, musika-munduko eta Interneten kontsumitzeko produktuen pirateriari aurre egin nahi diote proiektu horrekin.
Gainera, webgune batek AEBetako egile-eskubideen legeak urratzen dituen materiala eskaintzen badu, Interneteko hornitzaileek atzerriko sarrerak blokeatu ahal izango dituzte. Atzerriko webguneetan ere publizitatea jartzea debekatu ahal izango zaie eta bilatzaileei webgune horietara zuzeneak joateko estekak ezartzea ere debekatu ahal izango zaie.
SOPA legea "Sinde legearekin" parekatu izan da. Pirateriaren aurka egiteko araua da. Edukiak trukatzea ekiditeko ahalmenak handitzea da legearen nahia, baina askorentzat zentsura mota bat da eta ekimen asko martxan jarri dira dagoeneko.
Legea onartuz gero, legez kanpoko deskargak egiten dituzten webguneak blokeatu egingo dituzte eta bertan publizitatea ezartzea debekatuko dute. Gainera, auziren bat izanez gero, frogen kargak, salaketa jartzen dutenek baino, edukien banatzaileek hartu beharko dituzte beren gain.
Zure interesekoa izan daiteke
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, eduki berriak dituzten erabiltzaileak etengabe "saritzean", TikTok diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan zehar mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen burmuina "modu pilotu automatikoan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.
Xk galarazi egingo du erabiltzaileek Grok bidez irudi sexualizatuak sortzea
Adimen artifizialaren inguruko murrizketa gehiago ezarri ditu sare sozialak, arropa intimoa duten benetako pertsonen irudiak sortzeko polemikaren ondoren, adingabeak barne. Neurria ordainpeko harpidedunei ere aplikatzen zaie.
Grok, Xren adimen artifiziala, indarkeria matxistarako erraminta berria
Milaka pertsona Elon Musken AA erabiltzen ari dira emakumeen irudi sexualizatuak sortzeko, haien baimenik gabe. Horrek eztabaida handia sortu du munduan. Horregatik, Colectiva Femiaseko bi kiderekin hitz egin dugu, artea, feminismoa eta AA lantzen dutenak.
Mundu osoko gobernuak Musken Grok estutzen ari dira, horrek sortu ditzakeen “deepfake” sexualengatik
Europan, hainbat gobernuk ikerketak abiatu dituzte horrelako edukiak legez kanpokoak diren ebaluatzeko.