Hiru dimentsiotan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getaria, Googleren Model Your Town lehiaketako irabazlea

Google Earthek hiriaren irudikapenik onena egiten duen proiektua saritu du. Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (EE. UU.), eta Leominister (Reino unido) hiriak ere finalean izan dira.
18:00 - 20:00
Getaria, Google Earthen 'Model Your Town' lehiaketako finalista

Getaria izan da Google-ek antolatutako Model Your Town lehiaketako irabazlea. Ekimenak Google Earthen hiru dimentsiotako teknologiarekin hiriaren irudikapen onena egiten duen lana saritu du. Getariaren proiektua finalistetako bat izan da, eta 25.000 dolar lortu ditu. 

Virtualsim enpresa izan da Getariaren alde zaharra eta portua hiru dimentsiotan marrazteko arduraduna.

2011n egin zuten proiektua. "Zaila da lana garatzeko behar izan dugun denbora kalkulatzea, baina mila ordu baino gehiago izan direla esan dezakegu", adierazi dute Getariako ekimenaren arduradunek. Guztira, 3Dko 150 modelo baino gehiago aurkeztu dituzte. Orain, Getariak herriko eskola publiko batera bideratuko ditu lortutako 25.000 dolarrak.

Hautagai gehiago

Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (EE. UU.), eta Leominister (Reino unido) hiriak ere finalean izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X