Troiarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasahitzak aldatzen dituen birus baten arriskuaz ohartarazi du INTECOk

Birus berriak Windowsen eragiten du eta erabiltzailearen informazio pribatua zein teklatuan sakatutako hizkien informazioa automatikoki bidaltzen du.
Pasahitzak aldatzen dituen birus baten arriskuaz ohartarazi du INTECOk. Irudia: EFE

INTECO Komunikazioaren Teknologien Institutu Nazionalak jakinarazi duenez, Windows sistemei eragiten dien birus berri bat atzeman dute; birusak informazio pribatua zein teklatuan sakatutako hizkien informazioa automatikoki bidaltzen du.

Winlsk.538072 da troiarraren izena eta ordenagailuan hiru modura sar daiteke: beste kodigo baten bidez jaitsita; artxiboak partekatuta eta birusa duen beste web gune batean sartuta, INTECOren oharrean agertzen denez.

Mehatxua konpontzeko, INTECOren Segurtasun Arazoetarako Erantzun Zentroak "sistema berezarri" aukera erabiltzea gomendatzen du; horrela birusa sartu aurretik izandako momentu batera bueltatzea posible da. Hori dela eta, kontuan izan behar da data horretatik aurrera Windowsen egindako aldaketak edota ordenagailura jaitsitako artxiboak ez direla egongo.

Azken astean INTECOren aipatutako zentroak aireratutako 12 birusetako bat, beste 101 puntu zaurgarrirekin batera, da troiar hau.

Bestalde, INTECOk "zurrumurruak eten" kanpaina abiarazi du; horren bidez mezu faltsuez ohartaraztea du helburua, hala nola, "Hotmail ixtera doa, Messenger desagertuko da eta Facebook erabiltzeko ordaindu beharko da" mezuak.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X