SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Facebookek publizitatea jarri nahi du erabiltzaileen horman

‘Atsegin dut’ botoiari sakatu gabe ere, iragarkiak agertuko zaizkie sare soziala dutenei. Diru gehiago irabazi nahi du Facebookek.
Facebookek iragarkiak jarriko ditu horman nahi eta gustatu ez.

bookek publizitatearen bidez diru gehiago lortzeko aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Orain, gaurkotasunezko iragarkiak erabiltzaileen horman argitaratu nahi ditu, horiek ‘atsegin dut’ botoiari sakatu ez dieten arren. Oraingoz, probetan daude eta sare sozialeko bertsio guztietan jarriko dituzte iragarkiak.

Diru sarrerak handitzen saiatzen ari da munduko sare sozialik ospetsuenak. Iaz, 3.020 milioi euro irabazi zituen publizitateari esker; baina, horrek ez ditu inbertitzaileak asebete, eta burtsan ez du behar bezala funtzionatzen.

Gustatu gabe ere, agertuko dira

Orain, Facebook aurretik pentsatuta zituen iragarki batzuekin probatzen ari da: publizitate postak.

Mota horretako argitalpenak erabiltzaileen eguneraketak edo orrialdeak bezalaxe agertuko dira horma nagusian. Ezberdintasuna zera da: erabiltzaileak enpresaren orrialdeko “atsegin dut” botoiari eman gabe ere, agertuko dira.

Sare sozialak dituztenen artean mota horretako iragarkiak ez daude batere ongi ikusiak, “intrusiboa” dela uste dute.Twitterrek iragarki horiek erabiltzeko saiakera egin zuen, baina kritika ugari jaso ostean bilaketetan bakarrik gehitzea erabaki zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X