Berrikuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Applek iPad minia aurkeztu du

Kaliforniako enpresak 7,9 hazbeteko ukimeneko pantaila duen gailua aurkeztu du; iPad 2aren ezaugarri berak ditu, baina % 53 arinagoa da. Espainian 254 euroren truke eskuratu ahal izango da.
Applen iPad minia
Applen iPad minia Argazkia: Appleweblog

Apple Kaliforniako enpresak iPad minia aurkeztu du astearte honetan, 7,9 hazbeteko ukimeneko pantaila duen gailua aurkeztu da; iPad 2aren ezaugarri berak ditu, baina % 53 arinagoa da.

San Josen, Silicon Valleyko hiriburuan, egindako ekitaldia aprobetxatu du enpresak iPad berriaren laugarren sorkuntza aurkezteko. Horrek aurrekoaren “errendimendu bikoitza” du, hobekuntza ikaragarririk ez izan arren.

Appleren bi taula berriak azaroaren 2tik aurrera erosi ahalko dira 34 herrialdetan, besteak beste, Espainian, AEBetan eta Puerto Ricon, 329 dolarren truke (254 euro) gutxienez. Bertsio ekonomikoagoak izango dira, eta Wi-Fi konexioa bakarrik izango du.

Arkatz bat bezain fina izango da, eta libreta bat bezain arina”, azaldu du Philip Schiller Appleko Munduko Marketingaren presidenteordeak.

Taula txiki honek ukimeneko pantailako 7,9 hazbete ditu, iPad 2a baino % 48 gutxiagoko pisua du, eta bere anaia handiarentzako diseinatu dituzten 275.000 aplikazioekin bateragarria da.

A5 txipa du, iPad 2ak zuen berbera, baina kamara hobeagoarekin. Bateriak 10 ordu inguru irauten ditu.

 

 

Apple Kaliforniako enpresak iPad minia aurkeztu du astearte honetan, 7,9 hazbeteko ukimeneko pantaila duen gailua aurkeztu da; iPad 2aren ezaugarri berak ditu, baina % 53 arinagoa da. San Josen, Silicon Valleyko hiriburuan, egindako ekitaldia aprobetxatu du enpresak iPad berriaren laugarren sorkuntza aurkezteko. Horrek aurrekoaren “errendimendu bikoitza” du, hobekuntza ikaragarririk ez izan arren. Appleren bi taula berriak azaroaren 2tik aurrera erosi ahalko dira 34 herrialdetan, besteak beste, Espainian, AEBetan eta Puerto Ricon, 329 dolarren truke (254 euro) gutxienez. Bertsio ekonomikoagoak izango dira, eta Wi-Fi konexioa bakarrik izango du. “Arkatz bat bezain fina izango da, eta libreta bat bezain arina”, azaldu du Philip Schiller Appleko Munduko Marketingaren presidenteordeak. Taula txiki honek ukimeneko pantailako 7,9 hazbete ditu, iPad 2a baino % 48 gutxiagoko pisua du, eta bere anaia handiarentzako diseinatu dituzten 275.000 aplikazioekin bateragarria da. A5 txipa du, iPad 2ak zuen berbera, baina kamara hobeagoarekin. Bateriak 10 ordu inguru irauten ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X