Apple eta Microsoft, aurrez aurre
Apple eta Microsoft konpainien arteko lehia ez da berria, baina tableten merkatuarekin lehia handitu egin da. Microsoftek Surface tablet berriaren prezioa iragarri du (AEBetan 499 dolarretik aurrera salduko dut) eta Applek urriaren 23an "gauza txiki berri bat" erakutsiko duela iragarri du. Zurrumurruen arabera, Applek iPad txikia aurkeztuko du.
Azken hilabeteetan, Applek iPad berri bat aurkezteko asmoa zuela jaso dute hainbat hedabidetan. Dirudienez, Applek Microsoft, Amazon eta Google konpainiak merkaturatu dituzten gailuak gainditu nahi ditu.
Bitartean, kontsumitzaileek Microsoften Surface RT tablet berria konpainiaren webgunean eskatzeko aukera dute gaurtik aurrera. Microsoftek zehaztu duenez, Surface RT gailua Windows RT sistema eragilearekin kaleratuko dute, urriaren 26an.
Surfacek ez du 3G konexiorik izango eta 32 GBko bertsioak 499 dolarreko balioa izango du eta 64 GBkoak, 699 dolarrekoa. Surface RT tabletak 9,3 milimetroko lodiera eta 676 gramoko pisua izango ditu. Gainera, 10,6 hazbeteko pantaila izango du.
Urriaren 25ean Amazonek 7 hazbeteko Kindle Fire HD kaleratuko du. Gailu berria Amazon.es webgunean eskatu daiteke eta 199 euro balio ditu.
Kindle Fire HD multimedia zentro bat da eta erreflexuak ekiditeko sistema duen 1.920x1.200 pixeletako pantaila bat du. Gainera, TI OMAP 4470 prozesadorea eta beste konpainietakoenak baino konexio sistema azkarragoak ditu.
Applek martxoan kaleratu zuen azken iPadak, berriz, Surfaceak baino bereizmen handiagoko pantaila bat du, baina txikiagoa da (9,7 hazbete), 652 gramo pisatzen ditu eta bateriak 10 orduko iraupena du. Gainera, 1080p-ko bideokamera bat du, baina ez du USB, mikroSD edo HD bideo porturik.
Apple eta Microsoft konpainien arteko lehia ez da berria, baina tableten merkatuarekin lehia handitu egin da. Microsoftek Surface tablet berriaren prezioa iragarri du (AEBetan 499 dolarretik aurrera salduko dut) eta Applek urriaren 23an "gauza txiki berri bat" erakutsiko duela iragarri du. Zurrumurruen arabera, Applek iPad txikia aurkeztuko du.Azken hilabeteetan, Applek iPad berri bat aurkezteko asmoa zuela jaso dute hainbat hedabidetan. Dirudienez, Applek Microsoft, Amazon eta Google konpainiak merkaturatu dituzten gailuak gainditu nahi ditu.Bitartean, kontsumitzaileek Microsoften Surface RT tablet berria konpainiaren webgunean eskatzeko aukera dute gaurtik aurrera. Microsoftek zehaztu duenez, Surface RT gailua Windows RT sistema eragilearekin kaleratuko dute, urriaren 26an.Surfacek ez du 3G konexiorik izango eta 32 GBko bertsioak 499 dolarreko balioa izango du eta 64 GBkoak, 699 dolarrekoa. Surface RT tabletak 9,3 milimetroko lodiera eta 676 gramoko pisua izango ditu. Gainera, 10,6 hazbeteko pantaila izango du.Urriaren 25ean Amazonek 7 hazbeteko Kindle Fire HD kaleratuko du. Gailu berria Amazon.es webgunean eskatu daiteke eta 199 euro balio ditu.Kindle Fire HD multimedia zentro bat da eta erreflexuak ekiditeko sistema duen 1.920x1.200 pixeletako pantaila bat du. Gainera, TI OMAP 4470 prozesadorea eta beste konpainietakoenak baino konexio sistema azkarragoak ditu.Applek martxoan kaleratu zuen azken iPadak, berriz, Surfaceak baino bereizmen handiagoko pantaila bat du, baina txikiagoa da (9,7 hazbete), 652 gramo pisatzen ditu eta bateriak 10 orduko iraupena du. Gainera, 1080p-ko bideokamera bat du, baina ez du USB, mikroSD edo HD bideo porturik.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
YouTube, Snapchat eta TikTok sare sozialek akordioa lortu dute "eragindako mendekotasunagatik" salatu zituen Kentuckyko eskolarekin
Akordioari esker, bertan behera gelditu da hezkuntza barruti batek sare sozialetako plataformen kontra abiatutako lehen epaiketa izango zena. Hala ere, oraingoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu.
Hamar pasahitz erabilienak "segundo batean baino gutxiagoan" asmatzeko modukoak dira, Ziur zibersegurtasun zentroaren arabera
Kontu garrantzitsu guztiek pasahitz propioa izatea gomendatu du Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, baita "pasahitz luze eta deszifratzeko zailak" aukeratzea zein pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea ere.
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.