Internet
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ICANNek '.eus' domeinua onartu du

Urtebete ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) erakundeak euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen .eus domeinua onartu du.
18:00 - 20:00
'.eus' domeinua izango da Interneten, hemendik aurrera

Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) erakundeak euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen .eus domeinua onartu du, Iratxe Esnaola Arribillaga Puntueus elkarteko kideak agiri batean jakitera eman duenez.

"Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza", azpimarratu du Esnaolak.

Guztiaren berri emateko prentsaurrekoa eskainiko du gaur Puntueus elkarteak Bilboko Plaza Barriko Euskaltzaindiako egoitzan, 11:30ean.

Euskal kultura sustatzeko tresna

Internet helbideen sistema kudeatzen duen nazioarteko erakundearen aurrean domeinua erabiltzeko eskaera aurkeztu zuen plataformak, euskarak domeinu propioa izateko. Puntueus 2008an sortu zuten, eta ehun bat erakundek osatzen dute, besteak beste, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

PuntuEus elkarteak azaldu duenez, "gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneteko aterpe teknologiko propioa izan dezakete: .EUS domeinua, 'Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea'-ren [ EEKK ] Interneteko izena".

"Ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .EUS domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu", adierazi du elkarte horrek, ".EUS domeinuak euskara lehen mailako hizkuntza bihurtzen du Interneten, mundu mailako aitorpena eskainiko baitio eta hura sustatzeko bitarteko eraginkor bihurtuko baita".

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X