#YearOnTwitter: honela ikusi dute 2013 Twitterren
#YearOnTwitter traolarekin, Twitterrek 2013ko bere laburpena egin du. Horretarako, amaitzear dagoen urteko gertaerarik nabarmenenak gogorarazi ditu, sare sozial honetako erabiltzaileek nola kontatu eta hedatu dituzten aztertuz. Txostenean, Twitterrek azken hilabeteotan izandako albisterik garrantzitsuenak eta kirolaren eta kulturaren arloetako gertakari adierazgarrienak izan ditu kontuan. Halaber, Twitterreko profil interesgarri batzuk ere agertzen dira laburpenean: besteak beste, eraginik handiena izan dituzten txioen egileenak.
#YearOnTwitter txostenak, #2013 traolarekin, Italiako hauteskundeak erabiltzaileek nola komentatu zituzten gogoratzen du, besteak beste, eta Frantzisko aita santuaren izendapena nola jaso zuten ere islatzen du. Bostongo maratoian izandako leherketetan 27 milioi txio baino gehiago bota zituztela ere esaten du. Eurovision jaialdia edo Brasilen ekainean izandako manifestazio handiak (hemen) urteko unerik nabarmenetakoak izan dira sare sozial honetan, eta gauza bera gertatzen zaie Frantziako Tourrari (hemen dago) edo Martin Luther Kingen 'I have a dream' hitzaldiaren 50. urteurrenari. Eta, zer esanik ez, Estatu Batuetako Gobernuaren itxiera (hemen), Yolanda tifoiaren eragina (hemen) eta, orain dela bi aste, Nelson Mandelaren heriotza ere badaude zerrendan; albiste horien guztien eragina handia izan da Twitterren.
Twitterrek, laburpenean, jakinarazi du Lea Michele aktorearen txio bat izan dela 2013ko hedatuena. Cory Monteith lankidearen omenez botatako txio bat (azken horren heriotzaren osteko txio bat, alegia) 408.266 aldiz partekatu zuten erabiltzaileek. Beste aktore baten heriotza ere, Paul Walkerrena, 400.367 aldiz hedatu zuten.
Azken orduko albisteak, unean-unean
#news traolarekin, #YearOnTwitter-ek azpimarratu du bere erabiltzaileek unean-unean komentatu eta jarraitu dutela gaurkotasuna. Azken orduko albisteak edo munduko agintari batzuek partekatutako txioak agertzen dira Twitterrek prestatu duen laburpenean.
Kirolak, ikuskizunak eta profil garrantzitsuak
Kiroletako informazioari dagokionez, #sports traolarekin bildu du Twitterrek 2013k kirol lehiaketarik garrantzitsuenek utzi dutena. BBVA Ligak ere badu bere tartea atal horretan. Eta beste traola batean, #entertainment izenekoan, zinemako, musikako eta telebistako izar nagusien txio batzuk daude: besteak beste, Robin Williams, Miley Cirus, Oprah Winfrey, Cameron Diaz, Katie Holmes, Hugh Jackman eta Tom Hanks ageri dira zerrenda horretan.
Azkenik, #showcase traolarekin, Twitterrek erabiltzaile interesgarri batzuen profilak goraipatu nahi izan ditu. Bild egunkari alemaniarra, National Geographic aldizkaria, BBC eta Al Jazeera daude, besteak beste, horien artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.