udan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yahook bideo atari propioa kaleratuko du Youtuberekin lehiatzeko

Yahook kontratu hobeak eta publizitate tasa merkeagoak eskainiko dizkie bere bideo atarian eduki-sortzaile handiei.
Yahooren logoa. Argazkia: EITB
Yahooren logoa. Argazkia: EITB

Yahook, Interneterako zerbitzuak eskaintzen dituen hornitzaileak, bideoak sarera igotzeko eta hauek partekatzeko atari propioa sortuko du, Youtuberi erabiltzaileak eta edukiak kentzeko asmoz.

Yahoo bideo-zerbitzua udan eskaintzeko prest dago, Ad Age webgune espezializatuak aurreratu duenez. Bertan kontratu hobeak eta publizitate tasa merkeagoak eskainiko dizkie eduki-sortzaile handiei. Izan ere, bideo-sortzaile batzuek publikoki salatu dute "oso zaila" dela Youtuben dirua irabaztea.

Zerbitzu honekin, Youtubeko bideo-sortzaile esperientziadunak bere atarira erakarri nahi ditu Yahook, etekin handiagoak lortzeko asmoz. Izan ere, horren ustez, Youtubetik zenbat eta sortzaile gehiago eskuratu, gero eta erabiltzaile gehiago lortuko ditu.

Interneteko bideo-atari handiena da Youtube, eta hilero mundu osoan 1.000 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu.

Yahooren bultzada berria

2012ko uztailetik, Marrisa Mayer da Yahooren zuzendari exekutiboa, eta Yahook bideo-atari propioa izatea horren bultzada berriaren estrategiaren parte da.

Ordutik, Yahook 100 milioi erabiltzaile gehiago ditu (800 milioi ditu guztira) eta mugikorretan bikoiztu egin du erabiltzaileen kopurua, 400 milioi baititu.

Horretaz gain, denbora horretan, Yahook Tumblr erosi du, logotipoa eta azala aldatu ditu, posta elektronikoa gaurkotu du eta Flickr eta eguraldiaren aplikazioa berriro diseinatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X